Euskaltzaindia

Cómo llegar Página web Contactar con la organización

Euskaltzaindia Euskaraz, hau da, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da Euskaltzaindia (1919).

Mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, berori babestea du xedetzat, eta Euskaltzaindiak eman ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak.

05/11/2026
‼️Zortzi ikerlan aurkeztu dira Mintzola mintegian: https://labur.eus/oa84d2pd👉Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan...
05/11/2026

‼️Zortzi ikerlan aurkeztu dira Mintzola mintegian: https://labur.eus/oa84d2pd
👉Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan egin da 2026ko mintegia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Bertan aurkeztu dira, batetik, aurtengo ikerketa-deialdian sarituak izan diren gradu- eta master-amaierako lanen ondorioak, eta, bestetik, euskaraz jarduteko erraztasunari buruzko ikerketaren oinarri teoriko-metodologikoak.
👉Ikerlari hauek parte hartu dute mintegian: Libe Miner, Aidé Elustondo, Camila Utrera, Martin Lopez, Izaro Urreta, Uxue Cárdenas, Maddi Ormazabal eta Unai Oiartzun.
👉Mintzola Fundazioa 2021ean azkendu ondoren, Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegi bihurtu zen. Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren lan-eremua, lehentasunezko lan-ildoak eta jarduerak finkatu zituen eta horiek guztiak landu dira ordutik, euskarazko ahozko jardunaren inguruan lan egiten duten eragileekin lankidetzan.
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Gipuzkoa - Gure Lurra Noticias de Gipuzkoa berria Euskadi Irratia

👉Gaur, Mintzola mintegian gaude (Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan).🗣️Zortzi ikerlan aurkeztuko dira bertan.Gip...
05/11/2026

👉Gaur, Mintzola mintegian gaude (Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan).
🗣️Zortzi ikerlan aurkeztuko dira bertan.
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa -ren babesarekin.
Gipuzkoa - Gure Lurra El Diario Vasco Euskadi Irratia berria ORAIN EITB Ehukultura

05/11/2026

04/11/2026

‼️Atzerriko izen berezien idazkerari buruzko araua argitaratu du Euskaltzaindiak (204. araua): https://labur.eus/tgowflel
👉204. araua Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) egitasmoko zazpigarren araua da eta atzerriko izen bereziak euskarazko testuetan erabiltzen direnean nola jokatu behar den zehaztea da bere helburua.


Euskadi Irratia berria ORAIN EITB Euskara irakasleak IVAP

‼️Euskaltzaindiak R. M. Azkue omenduko du bere heriotzaren 75. urtemugan: https://labur.eus/pir3krbk👉Azaroaren 9an, 75 u...
03/11/2026

‼️Euskaltzaindiak R. M. Azkue omenduko du bere heriotzaren 75. urtemugan: https://labur.eus/pir3krbk
👉Azaroaren 9an, 75 urte beteko dira hizkuntzalari lekeitiarra zendu zenetik, eta Euskaltzaindiak lehen euskaltzainburua izan zenaren lana eta bizitza gogoratzeko egitarau zabala antolatu du ('Herriaren ahotik Euskaltzaindira'). Zeregin horretan, bidelagun izan ditu Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Lekeitioko Udala, Bilboko Euskal Museoa eta Laboral Kutxa.
👉Azaroaren 9an, 75 urte beteko dira lekeitiarra zendu zenetik, eta egun horretan bertan inauguratuko da Bilboko Euskal Museoan ikusgai izango den erakusketa, Azkueri eskainia.

Euskadi Irratia berria BizkaiaKultura Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia Bilbao Kultura Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco ORAIN EITB

02/11/2026

‼️Isabel Etxeberria, Alexander Gallarreta, Usue Olatz Aspiazu, Ion Iñaki Zendoia eta Iñaki Iurrebaso nabarmendu dira euskarazko tesien IX. Koldo Mitxelena sarietan: https://labur.eus/6vazsjxb
👉Guztira 57 tesi aurkeztu dira sarietara: Artea eta Giza Zientziak arloan, 15 tesi; Ingeniaritza eta Arkitekturan, 4 tesi; Zientzietan, 10 tesi; Osasun Zientzietan, 11 tesi; eta Gizarte eta Lege Zientzietan, 17 tesi.
👉Saridunek diploma eta 3.000 euro gordin jasoko dituzte, eta sari-emate ekitaldia azaroaren 30ean izanen da, EHUko Bizkaia Aretoan (Bilbo).
Ehukultura berria Euskadi Irratia ORAIN EITB

Dirección

Plaza Barria, 15
Bilbao
48005

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Euskaltzaindia publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Contactar Con La Organización

Enviar un mensaje a Euskaltzaindia:

Atajos

Compartir

Organizaciones Sin Fines De Lucro cercanos