Farapi Koop

Farapi Koop Diziplina anitzetatik lan egiten duen aholkularitza gara:
🖐️ Partaidetza eta komunitategintza.
🟣 Feminismoa.
🌱 Erakundeen eraldaketa.

30/07/2026

Hamaika proiektutan burubelarri aritu ondoren, azkenean iritsi da atseden hartzeko unea: oporretan goaz! 🎉

Deskonektatzeko, indarrak berritzeko eta ondo merezitako atsedenaz gozatzeko garaia da.

Abuztuaren 31n itzuliko gara. Ordura arte, uda ederra izan dezazuela. 💜

📗 2025eko gardentasun txostena prest dugu.Zenbakietatik harago, gure lan egiteko modua, bizigarritasunaren alde egiten d...
24/07/2026

📗 2025eko gardentasun txostena prest dugu.

Zenbakietatik harago, gure lan egiteko modua, bizigarritasunaren alde egiten dugun apustua, urtean zehar partekatu ditugun ezagutzak, egindako hausnarketak eta etorkizunera begira ditugun erronkak ere bildu ditugu txostenean. Izan ere, gardentasuna guretzat ez da kontuak erakustea bakarrik; proiektuaren barruan gertatzen dena zintzotasunez partekatzea ere bada.

Txostena irakurtzera gonbidatzen zaituztegu. Espero dugu gure urteko ibilbidea ezagutzeko ez ezik, zuen proiektuetara ekartzeko hausnarketak pizteko ere baliagarria izatea.

🔗 https://www.farapi.eus/eskuartean/egindako-bideari-begira-2025eko-gardentasun-txostena/

#2025

Urtero bezala, aurten ere Farapiren gardentasun txostena argitaratu dugu. Bertan, 2025ean egindako bidea partekatu nahi izan dugu: proiektuak, kontu ekonomikoak, lan-taldean izandako aldaketak, ikasitakoak eta datozen urteetara begira ditugun erronkak.

Kaleak denonak direla esaten dugu. Baina denontzat seguruak al dira? Iruran partaidetza prozesu bat abiatu dute herriko ...
22/07/2026

Kaleak denonak direla esaten dugu. Baina denontzat seguruak al dira? Iruran partaidetza prozesu bat abiatu dute herriko emakumeekin, puntu beltz horiek seinalatzeko eta bertan egin daitezkeen esku-hartzeak proposatzeko.

Prozesu horretan bidelagun izaten ari da Farapi, eta lanketari ekiteko hirigintza feministaz mintzatu gara. Zer behar du espazio batek feminista izateko? Zein leku identifikatzen ditugu Iruran irizpide horiek betetzen ez dituztenak? Identifikazioa egin ondoren, puntu horietako batzuk bisitatu genituen elkarrekin, espazio horien ezaugarriak eta gabeziak aztertzeko.

Eskerrik asko Tolosaldeko Atariari prozesuaren berri emateagatik. Pozten gaitu halako gaiek hedabideetan ere oihartzuna izateak: https://ataria.eus/irura/1783941581813-herriko-puntu-beltzen-mapa-osatuta-neurriak-hartuko-ditu-udalak

Farapik gidatutako prozesuan 15 puntu beltz identifikatu eta gune horietarako hainbat hobekuntza proposatu dituzte. Hirigintza feministaren ikuspegia landu dute asteotan.

Askotan entzuten dugu haurrak etorkizuna direla, baina oraina ere badira. Haien ahotsa ezinbestekoa da auzo biziagoak, p...
20/07/2026

Askotan entzuten dugu haurrak etorkizuna direla, baina oraina ere badira. Haien ahotsa ezinbestekoa da auzo biziagoak, parte-hartzaileagoak eta denontzako hobeak eraikitzeko.

Aurten ere argi utzi digute hori Altza, Bidebieta eta Intxaurrondoko haurrek. Auzoko Ahotsak!, Donostiako Ekialde Barrutiko haurren parte-hartze organoan, kirola eta jarduera fisikoa izan dira aurtengo lanketaren ardatza. Aurreko urteetako hausnarketa eta proposamenetatik abiatuta, gaian sakondu eta auzoetan kirol-jarduerak diseinatu eta antolatu dituzte, beste haur batzuk ere mugimenduan jarriz.

Ikasturteari amaiera emateko antolatutako jarduera horietan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 427 ikaslek hartu dute parte. Auzoak aktibatu, elkartu eta elkarrekin gozatzeko aukera paregabea izan da.

Farapitik bidelagun izan gara prozesu honetan, eta oso pozgarria izan da haurrek erakutsi duten inplikazioa, sormena eta konpromisoa gertutik bizitzea.

Eskerrik asko, eta aupa zuek!

Zure erakundean ekitaterantz beste urrats bat eman nahi duzu?Hemen duzu aukera.Irailean, eLankidetzak lankidetza-erakund...
07/07/2026

Zure erakundean ekitaterantz beste urrats bat eman nahi duzu?

Hemen duzu aukera.

Irailean, eLankidetzak lankidetza-erakundeentzako dirulaguntzak argitaratuko ditu, genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak bultzatzeko.

Laguntza hauek irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzenduta daude, funtzionamenduaren maila guztietan dauden genero-desberdintasunak identifikatu eta gainditzeko prozesuak sustatzeko, baita antolaketa-kultura eraldatzeko ere.

📩 Jarri gurekin harremanetan, eta zure erakundearentzat egon daitezkeen aukerak elkarrekin aztertuko ditugu: [email protected]

10/06/2026

2025ean zehar, Bitartean Jolasean Entretanto Entretente elkarteak bide berri bati ekin zion Farapirekin, hausnarketaz, ikaskuntzaz eta eraikuntza kolektiboz betea. Ibilbide horretatik Genero Ekitatearen Aldeko Ekintza Planaren 2026–2031 haziak sortu dira. Erakunde feminista, antirrazista eta intersekzionala lantzera doaz Bitartean Jolaseaneko lagunak.

Kolektibotasunetik sortutako plana da, lan-taldearen ideiekin, esperientziekin eta konpromisoekin ereinda, sustrai sendo eta koherenteagoekin hazten jarraitzeko.

Zorionak Bitartean Jolaseaneko lan-talde ederrari zuen ausardiagatik, eta eskerrik asko Elankidetzari, abentura berri honi ekiteko aukera emateagatik. Hemen irakur dezakezu plana: bitarteanjolasean.org

🌸 Haziak erein, elkarrekin loratzeko.

🌱 Nor d**o gure mahaira heltzen diren elikagaien atzean?Farapin, “Eskualdea barnetik elikatzen” proiektuaren genero inpa...
22/05/2026

🌱 Nor d**o gure mahaira heltzen diren elikagaien atzean?

Farapin, “Eskualdea barnetik elikatzen” proiektuaren genero inpaktua aztertzen ari gara, eta prozesu horretan landa eremuko emakumeen bizipen, jakintza eta egunerokoekin konektatzeko aukera izan dugu.

Nata eta Aintzane bezalako emakumeek erakutsi digute lehen sektorea ez dela soilik ekoizpena:
zaintza da,
komunitatea da,
etorkizuna irudikatzeko modu bat da.

Askotan ikusezin geratzen den horri begiratu nahi diogu: nork eusten dion lurrari,
nork elikatzen gaituen, eta zer baldintzatan egiten den hori guztia.

Tokiko ekoizpena, sare-lana, belaunaldi erreleboa, agroekologia eta ikuspegi feminista uztartzen dituzten proiektuak ezagutzen ari gara, eta argi dugu: emakumeak ez daude landa eremuko ertzetan, erdigunean baizik.

🌾 Beste elikadura eredu batzuk posible direla sinesten dugu.
Lurrari lotuagoak. Komunitateari lotuagoak. Eta bizitza erdigunean jarriko dutenak.

Farapitik TopaGune honetan bidelagun izango gara. Animatu izen ematera!
21/05/2026

Farapitik TopaGune honetan bidelagun izango gara. Animatu izen ematera!

Hezkuntza Hizkuntzalaritza eta Literatura Uda ikastaroa TopaGune Ikastaroa: Hezkuntza aniztasunetik justizia sozialera: identitatea, hizkuntza eta ped**ogia eraldatzaileak Eka. 25 - 26. Eka, 2026 Kod. H01-26 All events Azalpena Programa Zuzendariak Hizlariak Matrikula prezioak Kokalekua Sustainable....

Dirección

Mundaiz Bidea 10, 23. Bulegoa
Donostia-San Sebastián
20012

Teléfono

+34943003585

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Farapi Koop publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir