OME-k (Osasun Mentalaren Elkartea), Osasun Mentalaren eta Psikiatria Komunitarioaren Elkar- teak, Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bizi edo lan egiten duten AEN-ko bazki- deak biltzen ditu (salbuespenez, Erkidego mugakideetan dauden eta horietan elkarterik ez duten AEN-ko bazkideek beren partaidetza eska dezakete). Berezko Gobernu Batzordea eta funtziona- mendu autonomoa ditu. urtean f
ormalki eratu zene- tik bere jarduera mailak bere baliabideen eta bazkideen jardunaren emaitza dira. Azken urteotan, ahalegina bizitza asoziatiboa eta profesionalen belaunaldi berriak eginkizun honetara erakartzeko interes suspertzera bideratu da. Horren emaitza dira zenbait Topaketa Zientifiko antolatu izana eta NORTE de salud mental aldizkariaren eta bazkideei zuzendutako Informazio-buletinaren ar- gitalpena, hala nola OME-k babesturiko edo bere bazkideen partaidetzarekin gauzaturiko beste jarduera eta argitalpen batzuk. Espainiako Neuropsikiatria Elkartea (AEN) / Osasun Mentalaren Profesionalak 1924an sortu zen; Espainiako Estatuan Osasun Mentalaren Profesionalen Elkarteen arteko zaharrena da, eta Europako lehenengoetarikoa. Haren hastapenetara joan barik, ukaezina da gaixoei begirako arre- taren bilakaera eta eskainitako kalitatearen eta zainketen hobekuntza ezin litezkeela ulertu azken hamarkadotan izandako partaidetza emankorra gabe. AEN ondoko elkarteetako eskubide osoko bazkidea da: WPA-World Psychiatric Association (Psikiatriako Mundu Elkartea), World Federation for Mental Health (Osasun Mentalerako Mundu Elkartea), Errehabilitazio Psikosozialeko Mundu Elkartea (WARP), Mental Health Europe (MHE) eta European Association of Psychiatry (EPA), hala nola SMES Europa eta UEMS-eko Psikiatria Atala.