19/04/2024
(Eusk)
Prentsa-oharra
50 erakundek baino gehiagok elkarretaratzea deitu dute Bilbon, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko.
Bilbon, 2024ko apirilaren 18an.
Mbolo Moye Doole manteroen-plataformak, 50 gizarte-erakundek baino gehiagok lagunduta, arrazakeria instituzionala eta poliziaren indarkeria salatzeko. elkarretaratze bat deitu du datorren ostegunean, apirilaren 18an, 19:30ean, Plaza Biribilean, Bilbon.
Joan den ostegunean, apirilaren 4an, edozein arratsaldetan bezala 30 gazte senegaldar Ledesma kalean zeuden haien salgaiekin lurrean. Normalean Bilboko Udaltzaingoa pasatzen den arren, egun horretan Ertzaintza agertu zen. Ertzainak eskularruak jartzen ikusi zituztenean, gazteek haien bila zihoaztela jakin zuten. Orotara, 10 bat patrulla eta 80 polizia inguru zenbatu ziren, haietariko 3 burua estalita, bozalik gabeko txakurrekin, Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoaren arteko dispositiboan.
Langile manteroek orduan haien poltsak hartu eta korrika irten ziren, polizia atzetik joan zitzaielarik. 15 minututan zehar, poliziek haien salgaiak konfiskatu, identifikatu, motxilak mihatu eta haien objektu pertsonalak ere hartu zituzten, inmobilizatu eta mehatxatu egin zituzten bitartean. Gainera, poliziek gazte saltzaileak eta bertara gerturatuko beste pertsona batzuk kolpatu zituzten borrekin, eta txakurrak askatzeko mehatxuak ere egin zituzten.
Interbentzioaren ondorioz, gazte migranteak guztiz asaldatuta daude gertatutakoarekin. Ez zuten espero, eta ez dute horrelako traturik merezi bizirauteko salmentan aritzeagatik. Ezerk ez du dispositibo eta indarkeria hori justifikatzen, ezta haien materialen konfiskazioa ere.
Bertan zeuden herritarrek indarkeria polizia ikusteko grabatutako bideoei esker, berehala biralak egin zirenak, gaur salaketa hau jartzeko moduan gaude.
Arrazismo instituzionala eta indarkeria poliziala salatzen ditugu, ez dira kasu isolatuak, kale saltzaileen aurkako jazarpena etengabea da. Gainera, azken aldian gora egin du, eta turista gehiago d**oen momentuetan, jai eta kirol ekitaldietan besteak beste, areagotu egiten da.
Pertsona migrante eta arrazializatuen aurkako indarkeria indiskriminatua salatzen dugu, baita hauek deshumanizatzen dituzten txakurren bitartez egiten diren mehatxuak. Jazarpen honen atzean borondate politiko argia d**o, eredu sozial bat eta gizartearen kontrol zehatza bilatzen duena, eta indarkeriaren bitartez pertsona arrazializatuak kriminalizatzen dituena. Barakaldon duela gutxi pertsona arrazializatuen aurka egindako arma tiroak beste adibide argia dira. Gainera, poliziaren lana kale saltzaileen aurka bideratzen da beti, eta inoiz ez material berdinarekin aritzen diren enpresari aberatsen aurka, arazo gabe zeharkatzen dituztenak herrialdeen arteko mugak.
Bizirauteko ekonomian ari diren pertsonen kontrako indarkeria salatzen dugu. Haien bizitzeko bitarteko bakarra da, eguneroko indarkeriaren mehatxupean egin behar dutena gainera, eta deportazioa edota CIE baten amaitzeko arriskua duena.
Extranjeria Legea salatzen dugu, baita honen krudelkeria eta arrazismoa. Hau guztia euskal instituzioek babestuta, errolda, laguntza sozialak edota etxebizitza bezala oinarrizko eskubideei trabak jartzen dizkiena.
Era berean, perfil etnikoagatik egoera zaurgarrian dauden manteroen aurka egiten diren Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren eraso arrazistak salatzen ditugu. Etengabeko jazarpen, kriminalizazio eta estigmatizazioa dakar pertsona hauentzat, eta gure kide mantero izan zen Mame Mbayeri gertatu bezala heriotzera iritsi daitezke.
Hau guztia dela eta, hurrengoa eskatzen dugu:
- Extranjeria Legea bertan behera uztea.
- Euskal instituzioek babesten dituzten bazterketa eta kontrol mekanismoak bertan behera uztea.
- Perfil etnikoaren araberako eraso arrazisten etetea, baita Udaltzaingoaren zein Ertzaintzaren etengabeko jazarpena ere.
LANAREN, ERROLDAREN, ETA BIZITZA DUIN BATEN ALDE!
ARRAZISMORIK GABEKO KALEEN ALDE!
MANTEROEN AURKAKO JAZARPENIK EZ!
Sinatu dute:
1.- MBOLO MOYE DOOLE, MANTEROEN PLATAFORMA.
2.- SOS Racismo - Bizkaiko SOS Arrazakeria
3.- Deustuko Erribera Harrera
4.- Susterra
5.- Itaka Escolapios Bilbao
6.- Atxuri Harrera
7.- Sare Lesbianista
8.- BASOA, Defendatzaileen etxea
9.- Agharas asociación imazighen de Bizkaia
10.- EHGAM Bilbo
11.- Asociación Baobat
12.- Ongi Etorri Errefuxiatuak
13.- E28 Koordinadora
14.- Comunidad Cristiana Escolapia de Bilbao
15.- Ozen! LGTB
16.- Azalak
17.- Ermuko Komite Internazionalistak
18.- Emakume Migratu Feministak Cuidadoras Sociosanitarias
19.- RAIZES
20.- Koloretxe Elkarte Feminista
21.- Pantx Records
22.- Atxondo Harrera Herria
23.- Biziz Bizi
24.- ATH-ELE Bizkaia
25.- Kurdistanekin Elkartasun Ekimena
26.- Newroz Euskal Kurdu Elkartea
27.- Federación de Asociaciones de Inmigrantes de Bizkaia Fedaib
28.- Sortu
29.- BDS-BDZ Bizkaia
30.- Aldarte
31.- LAB Sindikatua
32.- Kalamiak
33.- Bihotzean Auzo elkartea
34.- Adaxka Kultur Elkartea
35.- Errondabide Kultur Elkartea
36.- Mujeres del Mundo Babel Munduko Emakumeak
37.- Coordinadora de grupos de Bilbao la Vieja, San Francisco y Zabala
38.- Indautxuko Jai Batzordea
39.- J.A. elkartea Freytter Indarkeria politikoari buruzko azterlanak.
40.- Azet etxebizitza sindikatua
41.- Kirruli
42.- Asociación SEDOAC - Servicio Doméstico Activo
43.- RED de Mujeres Latinoamericanas y del Caribe
44.- TrasLaManta
45.- Movimiento Regularización YA
46.- Lafrig
47.- Fraternidad Itaka
48.- La Floresta Contra Fronteras
49.- Trabajadoras no Domesticadas
50.- Mujeres Musulmanas Bidaya
51.- Mugarik Gabe
52.- Denon Bizitzak Erdigunean Bilbo
53.- Joxemi Zumalabe Fundazioa
54.- Gúrpide Elkartea (Larrabetzu)
55.- Zutunik Larrabetzuko talde feminista
56.- Ukatu
57.- Afromurcia en Movimiento
57.- Ingenieria Sin Fronteras País Vasco - Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza
58.- Fundación Aldauri
59.- Bilboko Bilgune Feminista
60.- Afroféminas