Cómo llegar Página web Contactar con la organización

NOR Animalien askapenaren aldeko kolektiboa gara. Euskal Herriko antiespezistentzat bozgorailu izan nahi dugu, eta zubiak eraiki beste herri mugimenduekin.

🐝 A1 ANTIESPEZISTA 🐝 "Erleak ez du eztirik egiten kide gabe" dio esaera zaharrak. Eta gu, erleen antzera, gure arteko an...
01/10/2026

🐝 A1 ANTIESPEZISTA 🐝

"Erleak ez du eztirik egiten kide gabe" dio esaera zaharrak. Eta gu, erleen antzera, gure arteko antolakuntzaz eta elkar laguntzaz baliatuko gara, animalien askapenerako bidean jarraitzeko.

Horregatik, aurten ere, Azaroaren 1ean elkartuko gara, hitzaldi, tailer, herri bazkari, jolas eta aldarriez beteriko egun batean.

Laster informazio gehiago, adi egon! ❤️‍🔥

✍️Diseinua: Eurie Zierbide - Artista kontrakulturala (kartel honen sorkuntzarako ez da adimen artifiziala erabili, adimen animala baizik😏)

Alt: Azaroaren 1eko deialdiko kartela, non erleez osatutako erlauntza baten irudia ikusten den. Kartelean irakurri daiteke:
Erlauntzatik burrunbara
Azaroak 1
Errekaleor, Gasteiz

🕷️ 🕸️ ARMIARMA SAREAK EHUNTZEN 🕸️🕷️ Azaroaren 1ean, urtero bezala antiespezistok elkartuko gara animalien askapena ozen ...
12/10/2025

🕷️ 🕸️ ARMIARMA SAREAK EHUNTZEN 🕸️🕷️

Azaroaren 1ean, urtero bezala antiespezistok elkartuko gara animalien askapena ozen aldarrikatzeko! Aurten, armiarmen antzera, sareak eratzen eta indartzen jarraituko🔥

Horretarako, jardunaldi hau prestatu dugu:

▪️9:30 Ongi etorria
▪️10:00 Hamaika borroka eredu. Solasaldia
▪️12:00 Antiespezismoa militantzia anitzeko esparruetan. Hausnarketa saioa.
▪️14:00 Bazkaria
▪️15:30 Argazki kolektiboa
▪️16:00 Sisteman esku hartzeko tailerra.

📍 (Gasteiz)

💛🔥Animatuuuu🔥💛

Alt: Azoaren 1eko deialdiko kartela, non armiarma baten irudia ikusten den, hesi bati su ematen. Kartelean irakurri daiteke:
Armiarma sareak ehuntzen
9:30 Ongi etorria. Ate irekiera eta txokolatea.
10:00 Hamaika borroka eredu. Solasaldia. Itoitz, antimilitaristak, SHAC, HSA eta beste herri borroka batzuk aztertzen
12:00 Antiespezismoa militantzia anitzeko esparruetan. Hausnarketa saioa.
14:00 Bazkaria. Izen ematea beharrezkoa da: [email protected]. Bazkaria 10€. Zure tupperra ere ekar dezakezu
15:30 Argazki kolektiboa
16:00 Sisteman esku hartzeko tailerra. Desobedientzia zibiletik sabotajera.
Azaroak 1
Errekaleor, Gasteiz

🕷️ 🕸️ AZAROAK 1 🕸️🕷️ Urtero bezala antiespezistok elkartuko gara animalien askapena ozen aldarrikatzeko! Aurten, formatu...
09/10/2025

🕷️ 🕸️ AZAROAK 1 🕸️🕷️

Urtero bezala antiespezistok elkartuko gara animalien askapena ozen aldarrikatzeko!

Aurten, formatu berri batekin gatoz... Laster informazio gehiago, adi egon! 😈❤️‍🔥

Alt: Azoaren 1eko deialdiko kartela, non armiarma baten irudia ikusten den, hesi bati su ematen. Kartelean irakurri daiteke:
Armiarma sareak ehuntzen
Azaroak 1
Errekaleor, Gasteiz

🐮KAMISETA BERRIAK BABen! 🐮Kamiseta berriak atera ditugu diseinu eder honekin! Larunbat honetan horrelako bat eskuratzeko...
25/04/2025

🐮KAMISETA BERRIAK BABen! 🐮

Kamiseta berriak atera ditugu diseinu eder honekin! Larunbat honetan horrelako bat eskuratzeko aukera izango duzue antolatutako Bilboko Azoka Beganoan ✨ ✨

Gainera, gure liburu eta material guztia eskuragarri izango duzue 📚

Azokaz gain, beste hainbat ekintzaz beteriko egitaraua osatu dute: hitzaldiak, maha-inguruak, ikuskizunak, tattoo flash solidarioa eta beste hainbat gauza giro ezin hobean ❤️‍🔥🫂

Animatu eta gerturatu!
Antiespezismoa kolektiboki eraikitzen jarrai dezagun🤝

📍Bilboko
🗓️ Apirilaren 26
🕙10:00etan ate irekiera

🖤 Tom Worby gogoan 🖤Gaurko egunez, 1993an Tom Worby ehiza saboteatzailea erail zuten. 15 urte zituen eta parte hartzen z...
03/04/2025

🖤 Tom Worby gogoan 🖤

Gaurko egunez, 1993an Tom Worby ehiza saboteatzailea erail zuten. 15 urte zituen eta parte hartzen zuen lehenengo sabotajea zen. Ehiztari batek bere autoarekin harrapatu zuen.

Ez dugu ahazten!

Orain dela 40 urte Frantziako aktibista talde batek "Greystoke operazioa" gauzatu zuen. 1985eko martxoaren 31ko gauean, ...
31/03/2025

Orain dela 40 urte Frantziako aktibista talde batek "Greystoke operazioa" gauzatu zuen. 1985eko martxoaren 31ko gauean, animalien askapenaren aldeko talde hau CNSR-ra (Frantziako Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionalera) sartu eta 17 babuino askatu zituen. Animalia hauek zientziaren izenean erabiliak izan ziren esperimentazio praktiketan. Aktibista talde honi esker, urte luzez gatibutzan bizi ondoren, Refuge de l'Arche babeslekuan aurkitu zuten lasai bizitzeko aukera.

2024an zehar proiektu ezberdinak eraman ditugu aurrera. Hemen aurtengo laburpentxo txiki bat: 🟡 Otsailean, Iruñeako zikl...
01/01/2025

2024an zehar proiektu ezberdinak eraman ditugu aurrera. Hemen aurtengo laburpentxo txiki bat:

🟡 Otsailean, Iruñeako ziklo antiespezistako mahai-inguru batean parte hartu genuen, gizakiz besteko animaliekin eta euskal kulturarekin dugun harremanaz hausnartzen.
🟡 Martxoan euskara eta animalien askapenaren alde korrika egin genuen kilometro antiespezistan.
🟡 'Goseak akabatuak' liburuaren aurkezpenak egin ditugu Euskal Herriko hainbat txokotan.
🟡 Maiatzean Labe eta Zomorro jardunaldia antolatu genuen.
🟡 Irailean, animalien aldeko tatuaje jai solidarioa izan genuen.
🟡 Azaroan, urtero bezala, Elkarretaratze Antiespezista deitu genuen, "Animaliak giltzatuz gero, erresistentzia espero" lelopean.
🟡 Egun horretan bertan, 12 ekintzaile antiespezistek Aquarium barruko kristalezko tunela blokeatu zuten, erresistentzia pasiboa erabiliz.
🟡 Abenduan, Costa Rica-ko topaketa antiespezistetan parte hartu genuen gure militantzia esperientziak beste eragileekin elkarbanatuz.

2025ean ere animalien askapenaren alde borrokan jarraituko dugu! 💛

💥 Hauek dira A1eko elkarretaratzerako gure zaintza proposamenak 💥Elkarretaratze bat ekintza kolektibo bat da eta, ondori...
29/10/2024

💥 Hauek dira A1eko elkarretaratzerako gure zaintza proposamenak 💥

Elkarretaratze bat ekintza kolektibo bat da eta, ondorioz, denon ardura da elkar zaintzea eta bertzeak kontuan hartzea 💛

💥Estas son nuestras propuestas para los cuidados para la concentración del 1N💥Una concentración es una acción colectiva,...
29/10/2024

💥Estas son nuestras propuestas para los cuidados para la concentración del 1N💥

Una concentración es una acción colectiva, por lo tanto, es responsabilidad de todas las personas cuidar las unas a las otras y tener en cuenta a las demás💛

Akuarioen inguruko gogoeta batekin dator Felix Legorburu kolaboratzailea. Artikuluan, akuario eta turistifikazioaren art...
29/10/2024

Akuarioen inguruko gogoeta batekin dator Felix Legorburu kolaboratzailea. Artikuluan, akuario eta turistifikazioaren arteko lotura egiten du eta gizakiz besteko animalien erresistentzien kasuak mahaigaineratzen ditu.

"Argi d**o ezagutzak berak ez gaituela bide egokienetik eramango, baina agian lagungarria izan daiteke. Gertu dauzkagu baina ezezagunak dira. Haien inguruetan ikusi ez eta begiratzeko giltzaperatu ditugu. Begiratzen ditugu baina nahi duguna ikusten dugu. Begiratuak izateko daude kaiola garden horietan. Urezko eta kristalezko kaiola horietan."

Irakurri testu osoa gure web orrian :)

Dirección

Bilbao

Página web

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando NOR publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Contactar Con La Organización

Enviar un mensaje a NOR:

Atajos

Compartir