Simone Veil Pastorala

Simone Veil Pastorala Informations de contact, plan et itinéraire, formulaire de contact, heures d'ouverture, services, évaluations, photos, vidéos et annonces de Simone Veil Pastorala, Organisation à but non lucratif, Posonpes, Musculdy.

2022ko Muskildiko Pastorala

Nazien esterminazione zelaietarik bizirik elki dena, emazteen eskübideen defendatzailea, Europaren eraikitzailea, letralari eta politikari emaztea, bizi osoan züzentarzünaren alte güdükatü da Simone VEIL.

Biba Muskildi !
07/03/2026

Biba Muskildi !

04/03/2026

Quarante ans après l’un de ses premiers passages en Soule, la Korrika s’élance de nouveau de Tardets. Pour Jean-Jacques Aguergarai et Solange Chimix, qui avaient couru en 1985, ce retour réveille le souvenir d’un combat encore fragile
🔗https://l.sudouest.fr/dj0O

23/01/2026

Muskildiko aüzapezak bere leküa üzten dü!
Josette Boscq oraiko merak kontseilüan jarraikiko dü bena haütetsi soil gisa, aüzapez izatea ofizio oso bat eta pezü delakoan. Zer betebehar baden, zer arrenküra beste institüzio/administrazioekin kontatü deikü, baita xede nagüsiak zoin ziren ere. https://xiberokobotza.eus/aktualitatea/muskildiko-auzapezak-bere-lekua-uzten-du

Euskara gara ! Dagün Korrika Atharratzetik abiatüko da Bilborat heltzeko !Orhit gitian 4. Korrikan, 1985an, düala 40 urt...
13/11/2025

Euskara gara !
Dagün Korrika Atharratzetik abiatüko da Bilborat heltzeko !

Orhit gitian 4. Korrikan, 1985an, düala 40 urte, lehen kilometroak egin zütüela bi Muskildiarrek, Xiberoko Botza irratiko lehen langiletarik (Jakes) eta Basabürüko ikastolako andereñoa (Solange).

Eskerrak, eüskaraz bizitzen büiltarazten gitaizüen herritar güzier. Sekülan beno haboro "eüskarak DENAK behar gütü", egünoroz ürrats bat haboro egin dezagün eüskarak hatsa har dezan !

www.korrika.eus

AEK

Bero handiaren mentüraren gatik, "Ürrats kolektiboak" pastoralaren azken emanaldia, igante goizarekin emanik dateke igan...
05/08/2025

Bero handiaren mentüraren gatik, "Ürrats kolektiboak" pastoralaren azken emanaldia, igante goizarekin emanik dateke igantean !

27/07/2025

Gisèle Halimi abokata, militante feminista duela sei urte hil zen :
"Emazteak haurdünaldia haütatzeko eskübidea üken dezan güdükatzen gira"

19/07/2025

Bero azkarrer bürü egiteko elki bide bat atzaman dü Ürrats Kolektiboak pastoralak ! ☀

🗣Üztailaren 27, Agorrilaren 2 eta 10 ean emanik date Barkoxeko pastorala. Azken urte horietan bero azkarrak izan dira pastoral egünetan eta horrek jenteak geroago eta haboro lotsarazten dütü
Hori bürü egiteko aurtenko pastoralak deliberatü dü elki bide baten atzamaitea eta ondorioz bero azkarrak balin badira pastorala aitzinatürik date goizanko 9k30 etara

⚠ Pastoraleko leküak salgei dira Garat ogitegian Barkoxen, Mauleko Xirikota saltegian, Maude saltegian atharratzen edo Hello Asson

Xehetarzünak Lorie Pinque, ürrats kolektiboak pastoraleko bülegoko kidearekin : https://www.xiberokobotza.org/berriak/kultura/5961-bero-azkarrer-buerue-egiteko-elki-bide-bat-atzaman-due-uerrats-kolektiboak-pastoralak

28/06/2025

{Artxibak : "San Antoni maxelan"]
2004 urtean, Muskildiar jente multso bat bildü zen herriko istoriak biltzeko eta adinetako jente zonbait alkarrizketatü zütüen, hala nola Saratsaga eta Ehüsa lepoko artzainak, baita ere Hortense Goyheix, herriko ostaler ohia. San Antoniko beilak nola igaraiten ziren denboran kontatzen dü, karrikatik abiatürik bazkaria bidexken gainti goiti eramaiten beit züen idi pare batekin. Allande Aguergaray-Bordaxarrek izkiribatü libürüxkan bermatüz, San Antoniko kaperaren istoria ere labürbiltzen da heben.
Azken hitza, herriko aüzapezari eta herriko laborari gazteer emaiten da, laborantxak beitü herria biziarazten eta Azkorria gaznakagiaren sortzea gogozkatzen ari direlarik zonbait.
Alkarrizketak : Peio Gastellussarry, Johaine Errequet, Agosti Sallaberemborde, Kaiet Etchegoyhen, Armand Silviet-Carricart, Saint-Jean Barreix, Antoni Othatcéguy, Julie Aguergaray, Kattalin Burcudoy, Hortense Goyheix, Michel Berçaits, Maddi Gastellussarry, Michel Aguergaray, Jean Michel Etchegoyhen.
Alkarrizketa egileak : Sylvie Gastellussarry, Josiane Berçaits, Isabelle Barreix, Edurne Apessetche, Solange Chimix, Léonie Aguergaray.
San Antoniko historia (textua, botzak) : Léonie Aguergaray, Sylvie Gastellussarry, Josiane Berçaits, Solange Chimix, Mailusa Errequet.
Muntaketa : Sylvie Gastellussarry, Josiane Berçaits, Isabelle Barreix.

https://kanaldude.eus/bideoak/6477-herenegun-69-san-antoniko-kapela

26/06/2025

Adresse

Posonpes
Musculdy
64130

Site Web

Notifications

Soyez le premier à savoir et laissez-nous vous envoyer un courriel lorsque Simone Veil Pastorala publie des nouvelles et des promotions. Votre adresse e-mail ne sera pas utilisée à d'autres fins, et vous pouvez vous désabonner à tout moment.

Contacter L’organisation

Envoyer un message à Simone Veil Pastorala:

Partager