11/10/2024
Eᴢᴀɢᴜᴛᴜ Zɪᴇɴᴛᴢɪᴀ Bᴀʀʀᴜᴛɪᴋ: Zᴜʀᴇ Pᴀʀᴛᴇ-ʜᴀʀᴛᴢᴇᴀᴋ Axᴏʟᴀ Dᴜ!
Tarte bat daukazu? Gure ikerketetan parte hartzea denbora askorik kenduko ez dizun esperientzia paregabea da. Funtsezkoa gure garunak eta gogoak hizkuntza nola prozesatzen duten ulertzeko. Gogo Elebiduna ikerketa taldean era guztietako hiztunak behar ditugu: elebakarrak, maila desberdinetako elebidunak eta adin guztietako pertsonak.
Zure ekarpenarekin, zientziari laguntzeaz gain, gizarte garapenari ere laguntzen diozu, hobeto ulertu baitezakegu nola komunikatzen garen eta hizkuntzak nola eragiten duen gure bizitzetan. Eskaneatu QR kodea, eman izena gure datu-basean eta deituko dizugu zure profila gure ikerketa baterako egokia denean! Ez kezkatu, parte-hartzea onartu baino lehen, beti emango dizugu zereginen eta iraupenaren berri. Eskaintzen diguzun minutu bakoitza aurrerapauso bat izango da zientziarentzat.