Kiribile Elkartea

Kiribile Elkartea Sopelako eraztun berdearen aldeko elkartea. Asociación en favor del anillo verde de Sopela.

[EUSK/CAST]🌳🦊🦋🌼Sopelako Natura Astea🌳🦊🦋🌼Beste urte batez Sopelako Naturaren Astera gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarak...
23/04/2026

[EUSK/CAST]

🌳🦊🦋🌼Sopelako Natura Astea🌳🦊🦋🌼

Beste urte batez Sopelako Naturaren Astera gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako, doako hainbat jarduera antolatu ditugu maiatzaren 16tik 24ra. Antzerkia, tailerrak, irteera gidatuak, dokumentalak, filmak, hitzaldiak eta erakusketak, besteak beste. Adin guztietako lagunentzako ekimenak antolatu ditugunez, garrantzitsua da jarduera bakoitzerako gomendatutako adina kontuan hartzea.

Edukiera mugatua izango da; beraz, inportantea da ere izena ematea edo gonbidapenak hartzea:

- Film eta dokumentaletarako hementxe: https://sarrerak.sopela.eus /
- Tailer, hitzaldi, irteera gidatu eta abarretarako, hementxe: https://sarrerak.sopela.eus/inskripzioa /

Esteka horiek nabigatzailean kopiatzea eta itsastea gomendatzen dugu; orrietara irudien QR kodeen bidez ere sar daiteke. Webguneetan jarduerei buruzko informazio zehatza aurkituko duzue.

Zalantzarik baduzue, mezua idatz diezagukezue.

Natura Astean ikusiko dugu elkar!

🌳🦊🦋🌼La Semana de la Naturaleza 🌳🦊🦋🌼

Otro año más queremos invitaros a la semana de la naturaleza de Sopela. Para ello, hemos organizado diferentes actividades gratuitas del 16 al 24 de mayo. Habrá teatro, talleres, salidas guiadas, documentales, películas, charlas y una exposición. Las actividades se han pensado para diferentes públicos por lo que es importante tener en cuenta la edad recomendada para cada una de ellas.
El aforo será limitado por lo que es importante inscribirse o coger las invitaciones:

- Para películas y documentales aquí: https://sarrerak.sopela.eus/
- Para talleres, charlas, salidas guiadas, etc., aquí: https://sarrerak.sopela.eus/inskripzioa/

Recomendamos copiar y pegar estos enlaces en el navegador, también puede accederse a las páginas a través de los códigos QR de las imágenes. En las páginas web podréis encontrar información detallada sobre las actividades.

Si tenéis cualquier duda podéis escribirnos un mensaje privado.

¡Nos vemos en la Natur Astea!

[EUSK/CAST]🌙⭐Zeru ilunaren nazioarteko astea🌙⭐Aste hau udalerrietako kaleak zein parkeak nola argiztatzen ditugun hausna...
15/04/2026

[EUSK/CAST]

🌙⭐Zeru ilunaren nazioarteko astea🌙⭐

Aste hau udalerrietako kaleak zein parkeak nola argiztatzen ditugun hausnartzeko aukera ona da, baita Sopelan ere. Gaueko argi artifiziala ez da neutroa paisaia eraldatzen baitu eta biodibertsitateari eta gure osasunari eragiten baitie. Itsasoa eta landazabala dituen ingurune batean, gaua oraindik ere babestu beharreko gune ekologikoa da, kultura-ondareaz gain, zeru izartua, gero eta gutxiago ikusten dena.

LED zuri hotzen hedapenak, argi urdinean aberatsak, ingurumen-inpaktua areagotu du. Argi horrek melatonina kentzen du, erritmo zirkadianoak aldatzen ditu eta loaren erritmoak ere aldatzen ditu. Gaueko hegaztiek, besteak beste, orientazioa galtzen dute eta kate trofikoak aldatzen ditu. Gainera, gaueko distira areagotu egiten du argi artifizialak.

Beste aukera batzuk daude: LED beroak (≤ 3000K edo PC-anbar), argi pantailatuak, ordutegi-erregulazioa eta intentsitate txikiagoa daukatenak. Behar bezala argiztatzea irizpidez egitea eta gauari zor zaion errespetuari eustea da.

🌙⭐Semana Internacional del Cielo Oscuro🌙⭐

Esta semana es una buena ocasión para reflexionar sobre cómo iluminamos nuestras calles, también en Sopela. La luz artificial nocturna no es neutra: transforma el paisaje y afecta a la biodiversidad y a nuestra salud. En un entorno con mar y campiña, la noche sigue siendo un espacio ecológico que debemos proteger, además de un patrimonio cultural: el cielo estrellado, cada vez menos visible.

La expansión de LED blancos fríos, ricos en luz azul, ha incrementado el impacto ambiental. Esta luz suprime la melatonina, altera los ritmos circadianos y modifica el sueño. En la fauna nocturna desorienta aves, afecta a murciélagos y altera cadenas tróficas. Además, aumenta el resplandor nocturno.

Existen alternativas: LED cálidos (≤3000K o PC-ámbar), luminarias apantalladas, regulación horaria y menor intensidad. Iluminar mejor es hacerlo con criterio y respeto por la noche.

ARGAZKIA/FOTO: https://sigmaearth.com/es/Semana-Internacional-del-Cielo-Oscuro%3A-por-qu%C3%A9-el-cielo-nocturno-merece-protecci%C3%B3n./


[EUSK/CAST]🦋🐛🦗 NATUR ASTEA 🦋🐛🦗Sopelan ospatuko dugun 2026ko Natur astearen baitan, Kiribile Elkartearen "Natura bistan" ...
01/04/2026

[EUSK/CAST]

🦋🐛🦗 NATUR ASTEA 🦋🐛🦗

Sopelan ospatuko dugun 2026ko Natur astearen baitan, Kiribile Elkartearen "Natura bistan" erakusketak Sopelako belaunaldi berrikoekin bidaia egingo du.

Lehenengo hiru geldialdiak apirilean izango dira, udalerriko hiru ikastetxetan.

Azken helmuga, Kurtzio Kultur Etxean izango da, maiatzeko bigarren hamabostaldian.

Bidaia pedagogiko partekatu horren bidez, Sopelako natura etorkizuneko belaunaldiei hurbildu nahi zaie, eta haiek nola ikusten, sentitzen, ulertzen eta bistaratzen duten behatu.

Herriko Hezkuntza-komunitateei, aldez aurretik, erakutsi duten inplikazioa eta borondateagatik eskerrak eman dizkiegu.

🦋🐛🦗 NATUR ASTEA 🦋🐛🦗

En el marco para impulsar la Natur astea 2026 que celebraremos en Sopela, la exposición de "Naturaleza a la vista" de Kiribile Elkartea, se va de viaje con las futuras generaciones de Sopela.

Las tres primeras paradas, se realizarán en abril, en tres centros educativos del municipio.

El destino final será en Kurtzio Kultur Etxea, la segunda quincena de mayo. Este viaje ecopedagógico compartido, tiene la intención de acercar la naturaleza de Sopela a las nuevas generaciones y observar cómo ellas la ven, la sienten, la entienden y la visualizan.

Agradecemos de antemano a las comunidades educativas toda la implicación y voluntad.

[EUSK/CAST]🦅🦅 BELATZ HANDIA (Falco Peregrinus) 🦅🦅Sopelan, noizean behin belatz handiak ikusteko zortea dugu. Aparteko he...
28/03/2026

[EUSK/CAST]

🦅🦅 BELATZ HANDIA (Falco Peregrinus) 🦅🦅

Sopelan, noizean behin belatz handiak ikusteko zortea dugu. Aparteko hegazti harrapari hau 300 km/h baino abiadura handiagora irits daiteke. Ugalketa-garaia otsailean hasten da, eta egokitzeko duen gaitasunari esker, labarretan nahiz hiri-inguruetan bizi daiteke.

Kumeak hazteko garaian, haien portaera are biziagoa bihurtzen da: bikoteek loturak sendotzen dituzte, ohiko kopulak egiten dituzte eta beren lurraldea defendatzen dute beste belatz batzuen aurrean.

Azken urteotan, hegazti-gripeak, denborale gogorrak eta harrapakinen eskasia bezalako mehatxuek aldaketak eragin dituzte populazioetan, eta ohikoa baino askoz bikote-aldaketa gehiago aldatu dira eta ugalketa atzeratu egin da. Horiek gaur behatzea bihar kontserbatzearen garrantzia gogoratzea ere bada.

🦅🦅 HALCÓN PEREGRINO ( Falco Peregrinus) 🦅🦅

En Sopela tenemos la suerte de observar, de vez en cuando, halcones peregrinos. Esta increíble ave rapaz puede alcanzar más de 300 km/h. Su época de reproducción comienza en febrero y su capacidad de adaptación le permite vivir tanto en acantilados como en entornos urbanos.

Durante la temporada de cría, su comportamiento se vuelve aún más intenso: las parejas consolidan vínculos, realizan cópulas frecuentes y defienden su territorio frente a otros halcones que intentan ocuparlo.

En los últimos años, amenazas como la gripe aviar, los temporales intensos y la escasez de presas están provocando cambios en sus poblaciones, con recambio de ejemplares muy por encima de lo habitual y retrasos en la reproducción. Observarlos hoy es también recordar la importancia de conservarlos mañana.

FOTOS/ARGAZKIAK:
/ [email protected]

FUENTES / INFORMAZIO ITURRIAK:
https://www.halconpedia.com/halcon-peregrino/ ; https://seo.org/ave/halcon-peregrino/ ; Iñigo Zuberogoitia Arroyo: https://www.facebook.com/inigo.zuberogoitiaarroyo

[EUSK/CAST]🌳 Basoen Nazioarteko EgunaSopelan, baso-azalera zuhaiztua % 21era baino ez da iristen, Bizkaiko batez besteko...
21/03/2026

[EUSK/CAST]

🌳 Basoen Nazioarteko Eguna

Sopelan, baso-azalera zuhaiztua % 21era baino ez da iristen, Bizkaiko batez bestekoaren oso azpitik. Hala ere, baso autoktonoaren orban baliotsuak ditu: artadi kantauriarrak, Loroño aparkalekuaren eta Iturrieta parkearen inguruan, Munarrikolanda magaletako baso mistoak, haritz eta ametzekin, eta ibaiertzeko baso zati txikiak, Saitu errekarena kasu.

Erronka argia da: zuhaitz-azalera handitzea eta enklabe horiek babestea.
Sopelako Eraztun Berdea funtsezko tresna da norabide horretan aurrera egiteko.

Basoak natura- eta kultura-ondarea dira, biodibertsitaterako eta bizi-kalitaterako funtsezkoak.

BASOAK ZAINDU, GURE ONDAREA ZAINDU.




🌳 Día Internacional de los Bosques

En Sopela, la superficie forestal arbolada apenas alcanza el 21%, muy por debajo de la media de Bizkaia. Aun así, conserva valiosas manchas de bosque autóctono: encinares cantábricos, como las que están junto al parking Loroño y alrededores de parque Iturrieta, bosques mixtos con robles y rebollos en las laderas de Munarrikolanda y pequeños tramos de bosque de ribera como el del arroyo Saitu.

El reto es claro: aumentar la superficie arbolada y proteger estos enclaves.
El Anillo Verde de Sopela es una herramienta clave para avanzar en esa dirección.

Los bosques son patrimonio natural y cultural, esenciales para la biodiversidad y la calidad de vida.

CUIDAR LOS BOSQUES, CONSERVAR NUESTRO PATRIMONIO.

[EUSK/CAST]📸SEO/BirdLife k 2026. urteko hegaztia deitzen duen Karnaba europarra (  carduelis)📸Sopelan, erraza da gure in...
11/03/2026

[EUSK/CAST]

📸SEO/BirdLife k 2026. urteko hegaztia deitzen duen Karnaba europarra ( carduelis)📸

Sopelan, erraza da gure ingurune naturaletan ikustea. Hegazti horren bertoko populazioa handitu egin da neguan, eta Europa iparraldetik datozen karnaba-talde garrantzitsuak urrian eta azaroan joaten dira, otsailetik maiatzera itzultzek asmotan.

Kolore deigarri eta kantu biziko hegaztiak dira, giza ekintza sufritu du eta pairatzen du bere ehizagatik, pestiziden eta beste produktu kimiko batzuen gehiegizko erabileragatik nekazaritza-jardueran. Horrek karnaben gainbehera eragiten du.

Europar karnabak izen asko ditu, gaztelaniaz zein euskaraz. Gaztelaniaz "colorín", "cardelina" eta "cabrenera" izenak ditu. Euskaraz ere izen asko ditu, ohikoenak "karnaba" eta "kardantxiloa" direlarik, nahiz eta "Filigero", "Filingaro", "Kardinale" bezalako izenak dituen. Informazio gehiagorako: txoriak.eus, ornitologia.eus eta seo.org

(Sopelan bertan egindako argazkiak. 1. argazkia: ale heldua. 2. argazkia: ale gaztea. 3. argazkia: hegan Atxabiribil haitzaren hondoan).

📸El Jilguero Europeo (Carduelis carduelis) denominado ave del año 2026 por /BirdLife📸

En , es fácil verlo por nuestros entornos naturales. La población autóctona de esta ave se ve incrementada en invierno con importantes bandos provenientes del norte de Europa que se desplazan en octubre y noviembre para regresar entre febrero y mayo.

Con colorido llamativo y vivo canto, ha sufrido y sufre la acción humana por su caza y por el abusivo uso de pesticidas y otros productos químicos en la actividad agrícola. Ello está contribuyendo a un declive en su población.

El europeo es denominado con numerosos nombres tanto en castellano como en euskara. En castellano cuenta con denominaciones como "colorín", "cardelina" y "cabrenera". En euskara también tiene múltiples denominaciones, siendo las más habituales "karnaba" y "kardantxiloa", aunque cuenta con otras como "Filigero", "Filingaro", "Kardinale". Para más información: txoriak.eus, ornitologia.eus y seo.org

(Fotos tomadas en Sopela. 1º foto: ejemplar adulto. 2º foto: ejemplar juvenil. 3º foto: en vuelo con fondo del peñón de Atxabiribil.)

[EUSK/CAST]🌳🌸Basa Faunaren Eguna🦊🦡Gaur, Basa Faunaren Eguna, Sopela bezalako udalerrian ere, urbanizazioek, errepideek e...
03/03/2026

[EUSK/CAST]

🌳🌸Basa Faunaren Eguna🦊🦡

Gaur, Basa Faunaren Eguna, Sopela bezalako udalerrian ere, urbanizazioek, errepideek eta giza presio handiak inguratutako herrian hain zuzen, basa bizitza oraindik gugandik gertu dagoela gogoratzeko aukera paregabea da. Nahiz eta hiri inguruek eta gure eguneroko bizimoduak batzuetan ahaztarazten diguten, gurekin lurraldea partekatzen duen espezie askok belarresi, ibar, errekondo eta berdeguneen artean biziraun egiten dute.

Sopelan gaueko zeruetan hontzek eta karaboek hegan egiten dute, apal eta ia ikusezin. Baso eta belardietako ertzeetan lukiak, kirikolatzak edo mustelidoak bizi dira. Eta tranpargazkigintzari esker, gauez bidezidorrak eta pasabide naturalak zeharkatzen dituzten ugaztunak, hala nola, basurdeak, orkatzak edo zaldizkoak, daudela egiaztatu ahal izan dugu.
Fauna hori badagoela jakitea eta onartzea bera errespetatzeko, bertako habitatak babesteko eta oraindik etxe ondoko naturarekin batera bizitzeko lehen urratsa da.

🌳🌸Día de la Fauna Silvestre🦊🦡

Hoy, Día de la Fauna Silvestre, es una buena ocasión para recordar que, incluso en un municipio como Sopela, rodeados de urbanizaciones, carreteras y una fuerte presión humana, la vida salvaje sigue muy cerca de nosotros. Aunque el entorno suburbano y nuestro ritmo diario a veces nos hagan olvidarlo, entre setos, vaguadas, riberas y zonas verdes sobreviven muchas especies que comparten territorio con la población.

En nuestros cielos nocturnos vuelan lechuzas y cárabos, discretos y casi invisibles. En los bordes de los bosques y prados se mueven zorros, erizos o mustélidos. Y gracias al fototrampeo hemos podido confirmar la presencia de mamíferos como jabalíes, corzos o jinetas, recorriendo sendas y corredores naturales cuando cae la noche.

Reconocer que esta fauna existe es el primer paso para respetar, proteger sus hábitats y convivir mejor con la naturaleza que aún late junto a nuestras casas.

[EUSK/CAST]🙌💪🌳🐝BAZKIDEAK🙌💪🌳🐝Kiribile taldea Sopelako naturguneak, biodibertsitatea eta historia aberastasuna balioesteko...
19/02/2026

[EUSK/CAST]

🙌💪🌳🐝BAZKIDEAK🙌💪🌳🐝

Kiribile taldea Sopelako naturguneak, biodibertsitatea eta historia aberastasuna balioesteko boluntariok osatzen dugu eragile instituzional, politiko eta sozialekin batera Sopelako Eraztun Berdearen egitasmoa bultzatzen dugularik.

Gainera, Kiribilek biodibertsitatearen gaineko jakintza eta biodibertsitatearen aldeko jarrera garatu nahi ditu.

Batuko zatzaizkigu? Berri ona liteke 🤗 Jarri gurekin harremanetan hemen ➡ [email protected]

🙌💪🌳🐝PERSONAS SOCIAS🙌💪🌳🐝

En la Asociación KIRIBILE desarrollamos una labor de voluntariado para poner en valor el entorno natural de Sopela, su biodiversidad y su riqueza histórica.

Impulsamos, junto a los agentes institucionales, políticos y sociales el proyecto comunitario del Anillo Verde de Sopela.

Además, KIRIBILE tiene vocación para ir desarrollando dinámicas de conocimiento y defensa de la biodiversidad.

¿Te sumas? Sería una gran noticia🤗 Contacta con nosotras ➡ [email protected]


[EUSK/CAST]🦡🦔🚗Fauna errepideetan barrena🦡🦔🚗Gure errepideetako fauna-jarduera handieneko garaia hasi da. Animaliak bikote...
11/02/2026

[EUSK/CAST]

🦡🦔🚗Fauna errepideetan barrena🦡🦔🚗

Gure errepideetako fauna-jarduera handieneko garaia hasi da. Animaliak bikotearen bila ari dira ugaltzeko asmotan eta, horretarako, distantzia luzeak korritu behar dituzte. Habitatak zatikaturik daudenez gero, ohiko bihurtu da errepideak gurutzatzea espeziearen biziraupena ziurtatzeko.

SAFE (Stop Atropellos de fauna en España) proiektuaren kalkuluen arabera, urtean 55 milioi ornodun inguru harrapatuak izaten dira. Horietako gehienak ugaztunak dira.

Sopelan badugu zenbait puntu gatazkatsu, hala nola , Gatzarriñeko errepidea (Garden Centerrerako norabidean), non azkonar harrapatuak izan baitira, eta Plentziarantz doan Loiola Ander Deuna kalea. Bertan, urtero izaten dira ikusgarri harrapatutako trikuak.

Kiribile Elkartetik hilabete hauetan ahalik eta harrapaketa gehien saihesteko arretaz ibiltzea eta abiadura murriztea eskatu nahi dugu.

🦡🦔🚗Tránsito de fauna por carreteras🦡🦔🚗

Comienza la época de mayor actividad faunística en nuestras carreteras. Los animales emprenden la búsqueda de pareja para poder reproducirse y para ello tiene que recoger largas distancias. Debido a la fragmentación de los hábitats cada vez es más frecuente que tengan que recurrir a cruzar carreteras para poder asegurar la supervivencia de su especie.

Según estimaciones del proyecto SAFE – Stop atropellos de fauna en España, se estima que se atropellan alrededor de 55 millones de vertebrados al año. De ellos, la mayor parte son mamíferos.

En Sopela, tenemos varios puntos conflictivos como serían la carretera de Gatzarriñe (dirección Garden Center) donde se han observado tejones atropellados y también la carretera de la calle Loiola Ander Deuna que tiene dirección Plentzia, en ella se observan erizos atropellados todos los años.

Desde Kiribile Elkartea, queremos pedir que se estime la precaución y velocidad durante estos meses para evitar el mayor número de atropellos.

[EUSKA/CAST]🌳🦎🌳🦎Día Internacional de los Humedales🌳🦎🌳🦎Ayer fue el Día Internacional de los Humedales, y desde Kiribile q...
03/02/2026

[EUSKA/CAST]

🌳🦎🌳🦎Día Internacional de los Humedales🌳🦎🌳🦎

Ayer fue el Día Internacional de los Humedales, y desde Kiribile queremos mirar de cerca la Vega de Urko, un espacio clave en Sopela que ha perdido su carácter de zona inundable y, por tanto, su función natural. En la península hemos perdido más del 60 % de los humedales en el último siglo, y con ellos desaparecen refugios para aves, anfibios y plantas, filtros naturales del agua y zonas que amortiguan inundaciones.

Por eso es tan importante el proyecto de renaturalización de la Vega de Urko: recuperar su carácter de zona húmeda mediante la creación de láminas de agua permanentes, la ampliación de áreas inundables, la restauración de riberas y la plantación de vegetación autóctona. Estas actuaciones buscan mejorar la biodiversidad, reducir el riesgo de avenidas y devolver al entorno su función ecológica original.

Cuidar los humedales es cuidar nuestro futuro.

🌳🦎🌳🦎Hezeguneen Nazioarteko eguna🌳🦎🌳🦎

Atzo Hezeguneen Nazioarteko Eguna izan zen, eta, hori dela eta, Kiribiletik gertutik begiratu nahi diogu Urkoko ibarrari, Sopelan funtsezkoa den eremuari hain zuzen. Urkok uholde-arriskuko eremuaren izaera aspaldi galdu zuen; beraz, funtzio naturala galdu zuen. Iberiar penintsulan hezeguneen % 60 baino gehiago galdu ditugu azken mendean eta horiekin batera galdu egin zaizkigu hegaztientzako, anfibioentzako eta landareentzako babeslekuak, baita uraren iragazki naturalak eta uholdeak leuntzen dituzten eremuak ere.

Horrexegatik dugu munta handikoa Urko ibarraren birnaturalizazio-proiektua, hau da: hezegune izaera berreskuratzea ur-xafla iraunkorrak sortzearen, urpean gera daitezkeen eremuak zabaltzearen, ibaiertzak lehengoratzearen eta bertako landaredia landatzearen bitartez. Jarduera horien helburuak biodibertsitatea hobetzea, uholde arriskua murriztea eta inguruneari jatorrizko funtzio ekologikoa itzultzea dira.

Hezeguneak zaintzea gure etorkizuna zaintzea baita.

Dirección

Sopela
Sopelana
48600

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Kiribile Elkartea publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Organización

Enviar un mensaje a Kiribile Elkartea:

Compartir