20/10/2025
☕🌱 Berrerabili Arkuperekin 🌱☕
Lortu Arkuperen termo berrerabilgarria herriko saltokietan erosi eta kontsumituta!
👉 Zer egin behar duzu?
1️⃣ Urriaren 20tik 23ra egin erosketa edo kontsumizioa herriko taberna edo saltokietan
2️⃣Taberna edo saltoki bakoitzak bi aukera izango ditu; erosleen artean zozketa egitea edo lehenengo erosketa egin dutenak saritzea.
3️⃣ Irabazlea bazara, txartel bat emango dizute zure termoa kafez beteta zein tabernatan jaso behar duzun jakiteko
4️⃣Urriaren 24an, gerturatu taberna horretara, eta disfrutatu kafe bero-beroaz, Arkuperen kontura!
🌍 Helburua?
Berrerabilpena sustatzea, plastiko eta hondakin gutxiago sortuz, eta kafea modu jasangarriagoan gozatzeko aukera eskaintzea.
Ez galdu aukera eta izan zaitez Arkuperen termoa lortzen dutenetako bat! 💛