Aloñako Igoera

Aloñako Igoera Información de contacto, mapa y direcciones, formulario de contacto, horario de apertura, servicios, puntuaciones, fotos, videos y anuncios de Aloñako Igoera, Organización sin ánimo de lucro, Oñate.

IZEN EMATEA / PREINSCRIPCIÓN 📝😈📅 2026/01/17⏱️ 10:002026ko urtarrilaren 17an, goizeko 10:00etan, zabalduko da XXI. Aloñak...
13/12/2025

IZEN EMATEA / PREINSCRIPCIÓN 📝😈

📅 2026/01/17
⏱️ 10:00

2026ko urtarrilaren 17an, goizeko 10:00etan, zabalduko da XXI. Aloñako Igoerako izen ematea!🥳

OÑATIARROK, ADI! Urtero legez, 80 dortsal gordeko ditugu zuendako. Berritasun bakarra, oñatiarren dortsalak ere zozketa bidez banatuko direla izango da. Izen emate epea berdin-berdina izango da (2026/01/17an hasita), eta lehenengo zozketan zorterik ez duzuen lasterkariak automatikoki igaroko zarete zozketa orokorrera (ez da beste izen emate bat egin beharko). Zozketako emaitzak gure web orrian argitaratuko dira, urtarrilaren 23an.

¡Atención! La preinscripción para la XXI. Aloñako Igoera comenzará el 17 de enero de 2026. Este año se repetirá el sistema de reparto de dorsales por sorteo, tanto para Oñatiarras como para la inscripción general. Los resultados se publicarán en nuestra web una vez realizado el sorteo.

Gorde ondo datak eta edozein zalantza idatzi iezaguzue!😈🥳🙌🏽

INFO GUZTIA aloinakoigoera.eus -EN
TODA LA INFO EN aloinakoigoera.eus

XXI. ALOÑAKO IGOERA!😈📅  2026/04/26  📅Badaukagu Aloñako Igoeraren XXI. ediziorako data! Berri guztiak sareetan eta web or...
01/11/2025

XXI. ALOÑAKO IGOERA!😈

📅 2026/04/26 📅

Badaukagu Aloñako Igoeraren XXI. ediziorako data! Berri guztiak sareetan eta web orrian argitaratuko ditugu. Adi ibili eta kontuz deabruarekin!🔥

¡Tenemos fecha para la XX. Aloñako Igoera! Publicaremos todas la información necesaria en las redes y en nuestra página web. Estad atentos, ¡pronto tendréis noticias del diablo!🔥

Zuzenekoaren inguruan hausnarketa txiki bat...🎬Dakizuenez, igandeko Aloñako Igoerako zuzeneko irudiak YouTube bidez eman...
30/04/2025

Zuzenekoaren inguruan hausnarketa txiki bat...🎬

Dakizuenez, igandeko Aloñako Igoerako zuzeneko irudiak YouTube bidez eman genituen. Zuzeneko honen baitan, besteak beste, bi bizikleta, hiru lasterkari, kamera fijoak, drona, errealizadoreak... martxan jarri genituen, eguraldiak eta estaldurak utzi ahala, jendeak Igoera zuzenean jarraitu zezan.

Azpimarratu beharra daukagu horretarako ez genuela inongo laguntza profesionalik jaso. Hau da, herriko jendearen ezagutzak, gaitasunak eta kamerak batu eta ahal izan genuen ondoen eraman genuen infernua zuen pantailetara. Streaming guztiz autogestionatua izan zen, baliabidez oso oso mugatua. Eta bide batez, oso harro gaude lortutako emaitzarekin. Garbi utzi genuen gogoa, ilusioa eta motibazioa dagoen lekuan mugak desagertu egiten direla. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu irudiak grabatzen aritu ziren biker, runner eta bestelakoei, eta bereziki, eskerrik beroenak produkzio lanetan ibili ziren kideei. Haiek gabe proiektutxo hau ezinezkoa izango litzatekeelako.

Datorren urtera begira, gogotsu gaude ildo beretik lanean jarraitu eta eman genezaken irudien kalitatea hobetzeko. Mendietan ikusiko dugu elkar!

Hau izan da XX. Aloñako Igoera, bere argi eta itzal, bere euri eta eguzki. Garbi utzi dugu beste behin herritik sorturik...
29/04/2025

Hau izan da XX. Aloñako Igoera, bere argi eta itzal, bere euri eta eguzki. Garbi utzi dugu beste behin herritik sorturiko lasterketa batek izan dezakeen oihartzuna sekulakoa dela, eta ezin eskertuago gaude honen parte izan zareten antolatzaile, bolondres, lasterkari, babesle eta ikusle bakoitzarekin. Infernuan ikusiko dugu elkar!

Esto ha sido la XX. Aloñako Igoera, con sus luces y sus sombras, con su sol y su lluvia. Hemos demostrado una vez más la repercusión que una carrera organizada por y para el pueblo puede tener a distintas escalas, y no podemos estar más agradecidos con cada organizador, voluntario, corredor, patrocinador y espectador. ¡Nos veremos en el in****no!

PD: asko zarete edizio honetako argazki eta bideoen inguruan galdezka ari zaretenak. Gure web orrian jartzen joango gara denbora hartu ahala.

PD: sois muchos los que nos están preguntando sobre las fotos y vídeos de esta edición. Las iremos colgando en nuestra web a medida que las recibamos.

SAILKAPENA / CLASIFICACIÓN:Gizonezkoak:🥇 Aitor Ajuria 2:02:36🥈 Oier Zubeldia +2:17🥉 Asier Azkarate +6:10Emakumezkoak:🥇 O...
29/04/2025

SAILKAPENA / CLASIFICACIÓN:

Gizonezkoak:
🥇 Aitor Ajuria 2:02:36
🥈 Oier Zubeldia +2:17
🥉 Asier Azkarate +6:10

Emakumezkoak:
🥇 Oihana Kortazar 2:37:47
🥈 Oihana Zubillaga +4:55
🥉 Ainara Uribarri +5:53

Oñatiar azkarrenak:
🥇 Xabi Urbina
🥇 Ainara Uribarri

Beteranoak:
🥇 Unai Biain / Edurne Elkoroiribe
🥈 Haritz Luzar / Silvia Fernandez
🥉 Asier Anton

23 urte azpiko azkarrenak:
🥇 Ibai Angulo
🥇 Irene Iturria

Zorionak lasterkari guztioi!😈

📸

DORTSAL BEREZIAK🫂Aurtengo edizioaren motibazio eta zentzua duela gutxi galdu dugun Sagasen memoria oroitzea izango da. 1...
26/04/2025

DORTSAL BEREZIAK🫂

Aurtengo edizioaren motibazio eta zentzua duela gutxi galdu dugun Sagasen memoria oroitzea izango da. 13garren dortsala haren familiarentzat gorde dugu bere omenez. Zauden lekuan zaudela, eskerrik asko Aloñako Igoerari eta herriari eman diozun guztiagatik, Sagas! Gogoan zaitugu!🧡

La motivación y sentido de esta edición será honrar la memoria de nuestro querido Sagas, al que perdimos hace pocos meses. El dorsal 13 estará guardado para su familia. Estés donde estés, gracias por todo lo que le has dado a nuestra carrera y nuestro pueblo🧡

DORTSAL BEREZIAK😈Biharko lehen hiru dortsalak hiru parte hartzaile berezirentzat gordeta egongo dira. Mikel Madinagoitia...
26/04/2025

DORTSAL BEREZIAK😈

Biharko lehen hiru dortsalak hiru parte hartzaile berezirentzat gordeta egongo dira. Mikel Madinagoitia, Koldo Urrestarazu eta Andoni Elosuak Aloñako Igoerako edizio guztiak egin dituzte, eta antolakuntzatik garbi izan dugu aurtengoan ere gurekin izatea nahi genituela. Itxaroten gauzkazue!🤩

Los tres primeros dorsales de mañana estarán reservados para tres participantes importantes. Mikel Madinagoitia, Koldo Urrestarazu y Andoni Elosua han participado en todas las ediciones de la Aloñako Igoera hasta la fecha, y no se nos ha ocurrido mejor homenaje que contar con ellos para esta edición tan especial. ¡Os esperamos!🤩

ARRANOAITZEKO IGOERA🦅Hemen atzoko Arranoaitzeko Igoerako sailkapenak!¡Os dejamos por aquí las clasificaciones de la subi...
26/04/2025

ARRANOAITZEKO IGOERA🦅

Hemen atzoko Arranoaitzeko Igoerako sailkapenak!
¡Os dejamos por aquí las clasificaciones de la subida a Arranoaitz de ayer!

Orokorra:
🥇Ricardo Cherta
🥈Axier Artola
🥉Hodei Samaniego

🥇Anna Pujol
🥈Larraitz Aragon
🥉Ainhoa Lendinez

Beteranoak:
🥇Ander Zabaleta
🥈Iñaki Egizabal
🥉Asier Murguzur

Oñatiarrak:
🥇Aimar Lizarra
🥇Maite Zabaleta

Fagor Saria (0.44 km 144m+):
🥇 Ricardo Cherta

Milla esker laguntzaile, ikusle eta antolatzaile guztiei, bereziki, ibilbide osoan, Arranoaitzen eta euripean sekulako giroa jartzen aritu zinetenoi! Gaur indarrak hartu eta igandean gehiago!😈🔥

BABESLEAK: Hoko🔥Aurten ere Arranoaitzeko eta Aloñako Igoeretako parte hartzaile eta finisher opariak Hokoren eskutik sor...
25/04/2025

BABESLEAK: Hoko🔥

Aurten ere Arranoaitzeko eta Aloñako Igoeretako parte hartzaile eta finisher opariak Hokoren eskutik sorturiko arropak izango dira. Argazkietan ikusi ditzakezue bi lasterketetan parte hartzaileek jasoko dituzten jertse zein kamiseten diseinuak. Milla esker laguntzagatik!😍

Un año más colaborando con Hoko para diseñar los premios que recibirán los participantes y finisher de la subida a Arranoaitz y Aloña, respectivamente. Podéis ver en las fotos los jerseys y camisetas tan bonitas que lucirán los corredores este fin de semana😍

Dirección

Oñate

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Aloñako Igoera publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Organización

Enviar un mensaje a Aloñako Igoera:

Compartir