EHATE, Artzain txakur txapelketak / Concursos perros pastor Euskal Herria

  • Casa
  • España
  • Oñate
  • EHATE, Artzain txakur txapelketak / Concursos perros pastor Euskal Herria

EHATE, Artzain txakur txapelketak / Concursos perros pastor Euskal Herria Euskal Herrian bertako artzain txakurrak eta artzainen mundua bultzatzea. / Impulsar el perro pastor vasco y el mundo del pastor en Euskal Herria.

JARDUERAK: Artzain txakurren lehiaketak, artzaintza bultzatzeko jarduerak, artzainentzako prestakuntza ikastaroak...

ACTIVIDADES: Concursos de perros pastor, actividades de promoción del pastoreo, formación para pastores...

19/03/2026

ANGEL VARONA ARTZAINA JOAN ZAIGU
Angel Varona artzain zallatarra joan zaigu gaur. 2021ean hasi zen artzain txakur txapelketetan eta berehala erakutsi zuen txakurrarekin zuen konexio berezia. 2022an Bizkaiko eta Euskal Herriko txapeldun izan zen Jai txakurrarekin. Urte gutxi egin ahal izan ditu gurekin baina beti izango dugu gogoan. EHATEren eta artzain munduaren doluminik sentikorrena familiari eta gertukoei.
Bere aldeko elizkizunak bihar ostirala, arratsaldeko 7etan izango dira Zallan Arangurengo Amabirjina Sortzez Garbiaren elizan.
Bideoan 2023an Euskal Herriko txapelketan Garain egindako lan ederra ikus dezakezue.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN EGUTEGIKO ARGAZKI EDERRAGipuzkoako Foru Aldundiak jendeak bidalitako argazki ederrez hornitu...
16/12/2025

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN EGUTEGIKO ARGAZKI EDERRA

Gipuzkoako Foru Aldundiak jendeak bidalitako argazki ederrez hornitutako egutegia atera du aurten ere, eta hau da argazki irabazlea, azalean atera duena. Benetan argazki ederra!
Bertan agertzen den artzaina Xabier Urien abadiñarra da, artzain txakur txapelketetan urte askoan ibilitakoa.
Bizkaiko txapeldun izan zen 1974, 1980,1981 eta 1984an; Euskal Herrikoa, 2006an eta 2007an eta Oñatiko nazioarteko txapela irabazi zuen 1984an.
Zorionak argazkilariari eta baita Xabierri ere.

GAUR EUSKARAREN EGUNA, GOGOETARAKO EGUNAAditu gehienen iritziz, euskara larrialdi egoeran d**o gaur egun; eta iraungo ba...
03/12/2025

GAUR EUSKARAREN EGUNA, GOGOETARAKO EGUNA

Aditu gehienen iritziz, euskara larrialdi egoeran d**o gaur egun; eta iraungo badu, jauzi bat behar du.
Hizkuntza batek, biziko bada, bera ohikoena eta erabiliena den guneak behar ditu: hizkuntza horren arnasguneak.
Artzain mundua, nekazaritza mundua... izan da eta da oraindik ere euskararen arnasguneetako bat.
Mundu horretan lanean gabiltzan lagun eta elkarteok ardura garrantzitsu bat dugu: etorkizunean ere mundu hori euskaraz bizitzeko neurri eraginkorrak adostea eta abian jartzea, gure elkarteak euskara indartzeko gune izatea, gu eta gure elkarteak euskarak behar duen jauzia eragiten partaide izatea...
Gaur euskara sustatzen lanean dabiltzan guztiei eskerrak emateko eguna da, gaur ospatzeko eguna da, eta gaur etorkizunari arduraz eta ilusioz begiratzeko eguna da.
Abenduaren 3 honetan, Euskararen Egun on guztioi.

JOSE INAZIO ALBERDI GEREDIAGAKO LEHENDAKARI IZANA HIL DA70eko hamarkadan Gerediagako lehendakaria izan zen eta Artzain T...
01/12/2025

JOSE INAZIO ALBERDI GEREDIAGAKO LEHENDAKARI IZANA HIL DA

70eko hamarkadan Gerediagako lehendakaria izan zen eta Artzain Txakurren txapelketetan antolatzaile eta epaimahaiko ere jardun zuen. Argazkian 1982ko Oñatiko txapelketan epaimahaiko lanetan ageri da. Argazkiaren erdian, biboteduna.
Gure doluminik sentikorrena familiakoei eta gertuko guztiei.
Hileta-meza gaur, hilak 1, arratsaldeko 7etan. Durangoko Uribarriko Andra Mari basilikan izango da.
Argazkiak: Jesus Mari Arzuaga, Oñatiko Udala, Gipuzkoa.eus

𝗟𝗔𝗡𝗘𝗞𝗢 𝗘𝗨𝗦𝗞𝗔𝗟 𝗔𝗥𝗧𝗭𝗔𝗜𝗡 𝗧𝗫𝗔𝗞𝗨𝗥𝗥𝗘𝗡 𝗗𝗔𝗧𝗨-𝗕𝗔𝗦𝗘𝗔 𝗼𝘀𝗮𝘁𝘂 𝗻𝗮𝗵𝗶 𝗱𝘂𝗴𝘂...eta datuak emateko, formulario hau osatu dugu:    - Formula...
09/10/2025

𝗟𝗔𝗡𝗘𝗞𝗢 𝗘𝗨𝗦𝗞𝗔𝗟 𝗔𝗥𝗧𝗭𝗔𝗜𝗡 𝗧𝗫𝗔𝗞𝗨𝗥𝗥𝗘𝗡 𝗗𝗔𝗧𝗨-𝗕𝗔𝗦𝗘𝗔 𝗼𝘀𝗮𝘁𝘂 𝗻𝗮𝗵𝗶 𝗱𝘂𝗴𝘂...
eta datuak emateko, formulario hau osatu dugu:
- Formularioa euskaraz: https://www.ehate.eus/eu/form/txakur-datuak
- Formularioa gaztelaniaz: https://www.ehate.eus/es/form/txakur-datuak

Euskal Herrian zorionekoak gara bertako artzain txakurrek bere sena eta funtzionalitate osoa mantentzen dutelako. Beste herrialde askotako artzain txakur autoktonoek galdu egin dute artzaintzarako sen hori .
Horregatik, lehenengo eta behin ESKERRAK eman nahi dizkiegu Euskal Herri osoan zehar Euskal Artzain Txakurrak erabiltzen dituzten artzain eta ganaduzaleei. Eurena da meritu nagusia!
Baina ezin dugu ahaztu gure txakurra, hala ere, galtzeko arriskuan d**oela eta kontserbatzeko eta hobetzeko lana egin beharra dugula. Hori dela eta, EHATEtik Euskal Herrian sakabanatuta dauden euskal artzain txakurren datuak jaso nahi ditugu, gure artzain txakurra bultzatzeko plan sendo bat egiten joateko. Datu horiek EHATEk antolatzen dituen jardueren berri emateko ere erabiliko dira: ikastaroen berri, lehiaketen berri, proposa ditzakegun ikerketen berri, elkarren arteko harremanak sustatzeko...
Edozein kasutan, datu-base honetan egoteak ez dakar zuzenean inongo ekintzatan parte hartzeko konpromisorik, eta datu-basean izena ematen dutenek une bakoitzean erabaki ahalko dute proposatzen diren ekimenetan parte hartu nahi duten ala ez. Baita, datuok ezabatzea nahi dutela esateko edo informazioa ez dutela jaso nahi esateko ere.

Animatzen zara? Eskerrik asko. Zabaldu inguruan ere.

Zorionak artzain mundua lehen lerroan jartzeagatik, zorionak gure herria munduan harrotasunez eta duintasunez ordezkatze...
28/09/2025

Zorionak artzain mundua lehen lerroan jartzeagatik, zorionak gure herria munduan harrotasunez eta duintasunez ordezkatzeagatik, zorionak gure kultura eta hizkuntza maitasunez zabaltzeagatik, zorionak askorentzako bide-erakusle izateagatik.
Eskerrik asko eta animo!

TUCA ETA JULI BAYOT IRABAZLE OÑATINGaur jokatu da Oñatin 65. Nazioarteko Artzain Txakur txapelketa eta TUCAk eta Juli Ba...
21/09/2025

TUCA ETA JULI BAYOT IRABAZLE OÑATIN

Gaur jokatu da Oñatin 65. Nazioarteko Artzain Txakur txapelketa eta TUCAk eta Juli Bayotek lortu dute txapela. Aurreikuspenak bestelakoak baziren ere, azkenean eguraldi bikaina izan dugu eta lan ederrak ikusteko eta gozatzeko aukera izan dugu.

Hona hemen SAILKAPENA:
1. TUCA, Juli Bayot. Ares del Maestrat (Castelló).
2. MEL, Moises Tarres. Viladrau (Girona).
3. MENDI, Karlos Ardanza. Abadiño (Bizkaia ).
4. LIS, Fidel Alonso. Areta (Araba).
5. ORAI, Jean Paul Irikin. Itsasu (Lapurdi).
6. NEGU, Marcos Aspizua. Urduña (Bizkaia).
7. TESS, Antton Aranburu. Izturitze (Behe Nafarroa).
8. FIDEL, Aitor Tato. Ataun (Gipuzkoa).
9. BOSQUET, Miquel Adrover. Felanitx (Mallorca).
10. TAFF, Victor Garcia. Lliçà d'amunt (Bartzelona).
11. MENDI, Jabier Zubiaurre. Mutriku (Gipuzkoa).
12. MENDI, Jesus Razkin. Etxarri Aranatz (Nafarroa).

Txapelketaren tarte batean Jose Mari Ustarroz laguna oroitu eta omendu dugu, bizitza osoan herrigintzaren, artzaintzaren, artzain-txakurren eta, oro har, bertako arrazak bultzatzearen alde egindako lan handiagatik.

Txapelketa gaur arratsaldeko 15:30ean ikusi ahal izango da ETBn.

Zorionak txapeldunari eta partaide guztiei, eta baita antolatzaileei ere.

IRITSI DA EGUNA: GAUR IGANDEA, 10:30EAN OÑATIN, NAZIOARTEKO ARTZAIN TXAKUR TXAPELKETAAzkenean, euriak ere atseden-tartea...
21/09/2025

IRITSI DA EGUNA: GAUR IGANDEA, 10:30EAN OÑATIN, NAZIOARTEKO ARTZAIN TXAKUR TXAPELKETA
Azkenean, euriak ere atseden-tartea hartuko omen du.
Zatoz eta animatu ingurukoak ere.

𝐈𝐫𝐢𝐭𝐬𝐢 𝐝𝐚 𝐞𝐠𝐮𝐧𝐚: 𝐛𝐢𝐡𝐚𝐫, 𝐢𝐠𝐚𝐧𝐝𝐞𝐚, 𝐎𝐧̃𝐚𝐭𝐢𝐧 𝟏𝟎:𝟑𝟎𝐞𝐚𝐧.Bertan elkartuko gara.𝗘𝘀𝗸𝗲𝗿𝗿𝗶𝗸 𝗮𝘀𝗸𝗼 𝘇𝗮𝗯𝗮𝗹𝘁𝘇𝗲𝗻 𝗹𝗮𝗴𝘂𝗻𝗱𝘂 𝗱𝗶𝗴𝘂𝘇𝘂𝗲𝗻 𝗱𝗮𝗻𝗼𝗶.
20/09/2025

𝐈𝐫𝐢𝐭𝐬𝐢 𝐝𝐚 𝐞𝐠𝐮𝐧𝐚: 𝐛𝐢𝐡𝐚𝐫, 𝐢𝐠𝐚𝐧𝐝𝐞𝐚, 𝐎𝐧̃𝐚𝐭𝐢𝐧 𝟏𝟎:𝟑𝟎𝐞𝐚𝐧.
Bertan elkartuko gara.
𝗘𝘀𝗸𝗲𝗿𝗿𝗶𝗸 𝗮𝘀𝗸𝗼 𝘇𝗮𝗯𝗮𝗹𝘁𝘇𝗲𝗻 𝗹𝗮𝗴𝘂𝗻𝗱𝘂 𝗱𝗶𝗴𝘂𝘇𝘂𝗲𝗻 𝗱𝗮𝗻𝗼𝗶.

𝐉𝐨𝐬𝐞 𝐌𝐚𝐫𝐢 𝐔𝐬𝐭𝐚𝐫𝐫𝐨𝐳 𝐞𝐫𝐞 𝐠𝐨𝐠𝐨𝐚𝐧 𝐢𝐳𝐚𝐧𝐠𝐨 𝐝𝐮𝐠𝐮. 𝐁𝐢𝐡𝐚𝐫, 𝐢𝐠𝐚𝐧𝐝𝐞𝐚, 𝐎𝐧̃𝐚𝐭𝐢𝐧, 𝟏𝟎:𝟑𝟎𝐞𝐚𝐧. Maiatzean joan zitzaigun baina gugan jarra...
20/09/2025

𝐉𝐨𝐬𝐞 𝐌𝐚𝐫𝐢 𝐔𝐬𝐭𝐚𝐫𝐫𝐨𝐳 𝐞𝐫𝐞 𝐠𝐨𝐠𝐨𝐚𝐧 𝐢𝐳𝐚𝐧𝐠𝐨 𝐝𝐮𝐠𝐮.
𝐁𝐢𝐡𝐚𝐫, 𝐢𝐠𝐚𝐧𝐝𝐞𝐚, 𝐎𝐧̃𝐚𝐭𝐢𝐧, 𝟏𝟎:𝟑𝟎𝐞𝐚𝐧.
Maiatzean joan zitzaigun baina gugan jarraitzen du.
Argazkian, Garain, Euskal Herriko txapelketan egin zitzaion omenaldiko unea.
Argazkiak: Mirari Plazaola.

𝐀𝐑𝐓𝐙𝐀𝐈𝐍-𝐓𝐗𝐀𝐊𝐔𝐑 𝐓𝐗𝐀𝐏𝐄𝐋𝐊𝐄𝐓𝐄𝐍 𝐊𝐀𝐓𝐄𝐃𝐑𝐀𝐋𝐀 𝐆𝐄𝐑𝐓𝐔 𝐃𝐀𝐆𝐎.Domekan elkartuko gara Oñatin 10:30ean.Animatu eta zabaldu.
19/09/2025

𝐀𝐑𝐓𝐙𝐀𝐈𝐍-𝐓𝐗𝐀𝐊𝐔𝐑 𝐓𝐗𝐀𝐏𝐄𝐋𝐊𝐄𝐓𝐄𝐍 𝐊𝐀𝐓𝐄𝐃𝐑𝐀𝐋𝐀 𝐆𝐄𝐑𝐓𝐔 𝐃𝐀𝐆𝐎.
Domekan elkartuko gara Oñatin 10:30ean.
Animatu eta zabaldu.

Dirección

Oñate

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando EHATE, Artzain txakur txapelketak / Concursos perros pastor Euskal Herria publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Organización

Enviar un mensaje a EHATE, Artzain txakur txapelketak / Concursos perros pastor Euskal Herria:

Compartir