15/06/2026
Gaur Lea Artibai Ikastetxea kooperatiba bihurtu zeneko 50. urteurrena eta Leartibai Fundazioaren sorreraren 25. urteurrena ospatu ditugu ekitaldi hunkigarri baten 💫
Hezkuntzak, garapen ekonomikoak eta kooperatibismoak bat egin dute bi erakundeok egin dugun ibilbidea aitortzeko eta ospatzeko.
Euskadiko eta Bizkaiko erakundeetako eta Mondragon Korporazioko ordezkariak izan ditugu bidelagun ospakizun esanguratsu honetan.
Bertan izan dira gurekin baita eskualdeko udal eta enpresetako ordezkariak, baita eragileak ere, guztira 120 pertsonek hartu dute parte ospakizunean.
Eskerrik asko gaurkoan gure ondoan izan zareten guztioi! Ekitaldi borobila izan da, gure ibilbidean ondoan izan zaituztegun guztiokin ospatzeko eguna.
𝐈𝐳𝐚𝐧 𝐳𝐢𝐫𝐞𝐥𝐚𝐤𝐨 𝐠𝐚𝐫𝐚 𝐞𝐭𝐚 𝐠𝐚𝐫𝐞𝐥𝐚𝐤𝐨 𝐢𝐳𝐚𝐧𝐠𝐨 𝐝𝐢𝐫𝐚! 𝐽𝑎𝑟𝑟𝑎𝑖 𝑑𝑒𝑧𝑎𝑔𝑢𝑛 𝑒𝑙𝑘𝑎𝑟𝑙𝑎𝑛𝑒𝑎𝑛, 𝑛𝑜𝑟𝑡𝑎𝑠𝑢𝑛 𝑏𝑒𝑟𝑒𝑧𝑖𝑎 𝑑𝑢𝑒𝑛 𝐿𝑒𝑎-𝐴𝑟𝑡𝑖𝑏𝑎𝑖 𝑒𝑠𝑘𝑢𝑎𝑙𝑑𝑒 ℎ𝑜𝑛𝑒𝑛 𝑎𝑙𝑑𝑒 𝑙𝑎𝑛𝑒𝑎𝑛.