07/10/2026
Egun on!!🤗🌧️
🌱 A ze proposamena dakarkizuegun!! Izan ere, urriaren 17an, tokiko ekoizpen eta kontsumo-eredua eraldatzeko festa-eguna antolatu dugu.
➡️ Ordiziako azokan, EHKolektiboaren eskutik, EHKO identifikatzailearen aurkezpen-festa egingo da, hitzaldi, tailer eta bestelako jarduerekin.🐞
➡️ Ondoren, 14:30ean Biziolan bazkaria egingo dugu. 🥞
➡️ Bazkalostean Jun ta Jo-ren musika emanaldia eta Itziar Saenz de Ojeren umore saioa izango dira. 🎵🎶
Horrela, hausnarketa, tokiko elikadura eta jai giroa uztartuko ditugu egun berean.
EHKoren mantangorriak eta Biziolaren loreak bat egingo duten egun hau elkarrekin ospatzeko deialdi berezia egin nahi dizuegu biziolatar guztiei.
Animatu, egun ederra pasako dugu eta!
✏️ Eman izena hemen: https://erabili.liberaforms.org/biziolako-festa-eguneko-bazkaria