Parean elkartea

Parean elkartea Generoa ardatz, egiazko komunitatea ehuntzeko bokazioz sortu dugu Parean elkartea.

Emakumeen, etorkinen eta adinekoen ongizate erreala proiektu berritzaileen bidez lortzea da gure asmoa.

💜 2.400 pertsona. Istorio bat. Sentimendu bat.Aurtengo San Martzialetan, 2.400 pertsona elkartu dira Alarde parekidean, ...
03/07/2026

💜 2.400 pertsona. Istorio bat. Sentimendu bat.

Aurtengo San Martzialetan, 2.400 pertsona elkartu dira Alarde parekidean, Irungo egunik berezienetako bat elkarrekin bizitzeko.

Bakoitzak bere arrazoiak izango ditu bertan egoteko.

Baina denek partekatzen dute desio bera: guztiontzako lekua duen Alarde bat eraikitzen jarraitzea.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.

Desfilatu duzuenoi, antolaketan aritu zaretenoi, txalotu duzuenoi eta zuen babesa erakutsi duzuenoi.

Pausoz pauso, urtez urte, historia berriak idazten ari gara.
Eskerrik asko bihotzez. Gora San Martzial! 💜

30/06/2026
🌈 Gaur, ekainak 28, Harrotasunaren eguna da.Harrotasuna norbera askatasunez izateko eskubidea ospatzea da.Baina baita ha...
28/06/2026

🌈 Gaur, ekainak 28, Harrotasunaren eguna da.

Harrotasuna norbera askatasunez izateko eskubidea ospatzea da.
Baina baita haur guztiek beren burua istorioetan islatuta ikusteko eskubidea ere.

Horregatik, gaur, LGTBI+ identitateak, aniztasun afektibo-sexuala, genero-adierazpen askea eta familia aniztasuna modu positiboan lantzen dituzten ipuin batzuk partekatu nahi ditugu.

📚 Ipuinek begiradak zabaltzen dituzte.
💜 Enpatia eraikitzen dute.
🌈 Eta haur guztiei mezu bera helarazten diete: zu ere hemen zaude.

👉 G*i honi buruzko liburu gehiago aurkitu nahi badituzu, bisitatu Ipuin Inklusiboen Gida:

📲 https://ipuininklusiboengida.eus

Eta gogoratu: gida hau denon artean eraikitzen ari gara.
Kontatzea merezi duen ipuinik ezagutzen baduzu, proposatu eta gehitu gure gida bizira!

Kontatzea merezi duten ipuinak. 💜

26/06/2026

🔴⚪️⚫️

Quizás acabas de llegar a Irun.

Quizás llevas años aquí, pero nunca has desfilado.

Quizás este año quieres dar el paso, pero no sabes con quién.

Por eso hemos creado esta comunidad de WhatsApp:

https://labur.eus/emanpausoa

Igual que Irun es una ciudad de acogida, queremos que el Alarde Igualitario sea también una fiesta de acogida.

En esta comunidad, las personas que quieran participar por primera vez podrán conocerse, resolver dudas, quedar para ir juntas a los ensayos o formar grupos para desfilar juntas el 30 de junio.

Basta con tener ganas de participar.

*¡Ven y vive el Alarde a tu manera!*

25/06/2026

Agian Irunera etorri berria zara.

Agian urteak daramatzazu hemen, baina ez duzu inoiz desfilatu.

Agian aurten eman nahi duzu pausoa, baina ez dakizu norekin.

Horregatik sortu dugu WhatsApp komunitate hau:

https://labur.eus/emanpausoa

Irun harrera-hiria den bezala, Alarde Parekidea ere harrera-jai bat izatea nahi dugu.

Komunitate honetan lehen aldiz parte hartu nahi duten pertsonek elkar ezagutu ahal izango dute, zalantzak argitu, ensaioetara elkarrekin joateko geratu, edota ekainaren 30ean elkarrekin desfilatzeko taldeak osatu.

Nahikoa da parte hartu nahi izatea.

*Zatoz eta bizi Alardea zure erara!*

🔴⚪️⚫️

🏉 KIROLA PAR(T)EKATUZ | WOMEN RUNNING I-RUN 50/50🏃‍♀️ Zure erritmoan, presiorik gabe eta taldean.Emakumeentzako running ...
28/05/2026

🏉 KIROLA PAR(T)EKATUZ | WOMEN RUNNING I-RUN 50/50

🏃‍♀️ Zure erritmoan, presiorik gabe eta taldean.

Emakumeentzako running talde honetan korrika egiteaz gain, komunitatea, motibazioa eta ongizatea ere lantzen dira 💜

✨ Maila ezberdinetako entrenamenduak
✨ Giro atsegina eta laguntzailea
✨ Social running saioak eta hitzaldiak
✨ Indar entrenamenduak
✨ Doako entrenamenduak

📅 Astearte eta ostegunetan
📍 Palmera Monterotik

Ez du axola lehen aldia den edo dagoeneko korrika egiten duzun. Garrantzitsuena mugitu, gozatu eta elkarrekin indartzea da 💫

🏸 KIROLA PAR(T)EKATUZ | LUR-ALAI SQUASH KLUBA💥 Squasha probatzeko gogoa?Kirol azkarra, dinamikoa eta dibertigarria ezagu...
25/05/2026

🏸 KIROLA PAR(T)EKATUZ | LUR-ALAI SQUASH KLUBA

💥 Squasha probatzeko gogoa?
Kirol azkarra, dinamikoa eta dibertigarria ezagutzeko aukera izango duzu ate irekietan ✨

📍 Artaleku Kiroldegian
📅 Igande goizetan, urte osoan zehar
🕙 10:00etatik 13:00etara

👧👩 Adin guztietako neska eta emakumeentzat

Animatu lehen kolpea ematera, giro onean mugitzera eta squashaz gozatzera 💚

🏉 KIROLA PAR(T)EKATUZ | TXINGUDI RUGBYErrugbia probatzeko aukera izango duzu Txingudi Rugby klubaren ate irekietan 💚Adin...
20/05/2026

🏉 KIROLA PAR(T)EKATUZ | TXINGUDI RUGBY

Errugbia probatzeko aukera izango duzu Txingudi Rugby klubaren ate irekietan 💚

Adin eta maila ezberdinetako taldeetan parte hartzeko aukera:

🏉 Emakumezkoen senior taldea
🏉 Rugby 5 plakaierik gabe
🏉 Eskola
🏉 Sub 14
🏉 Gurasoen taldea

📅 Ate irekiak ekainaren 11 arte izango dira.

Kirol berriak ezagutu, jende berria ezagutu eta giro onean mugitzeko aukera paregabea ✨

Dirección

Aixin Zolua
Irún
20305

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Parean elkartea publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Compartir