Llamar Cómo llegar Página web

Gerediaga Durangaldeko ondarea zaindu, ikertu eta zabaltzea helburu izanda, gaiarekin zerikusia duten interesek

Ondarearen Europako Jardunaldiak martxan✅ Asteburuan izan ditugu aurtengo edizioko lehenengo ekintzak. Ermuan organo zah...
05/10/2026

Ondarearen Europako Jardunaldiak martxan

✅ Asteburuan izan ditugu aurtengo edizioko lehenengo ekintzak. Ermuan organo zaharraren historia ezagutu dugu, eta Garain baserrietako ondare dokumentala aztertzen ibili gara.

▶️ Datorren zapatuan gehiago, Abadiñon, Atxarteko harrobiaren inguruan informatzeko.

Ondarea Bizkaia

⚘ Abadiñoko oroimen ekitaldiaFaxistek Abadiño lehenengoz bonbardatu zutela 90 urte bete ziren atzo. Horren harira, Frank...
30/09/2026

⚘ Abadiñoko oroimen ekitaldia

Faxistek Abadiño lehenengoz bonbardatu zutela 90 urte bete ziren atzo. Horren harira, Frankismoa pairatu eta borrokatu zutenen omenez ekitaldia antolatu zuen atzo udalak. Gerediaga elkarteko ordezkariak ere bertan izan ginen.

📚 Gerediaga elkarteak Abadiñoko gerra garaiko ikerketa burutu du, udalaren laguntzaz. Aurten kaleratutako liburua saltokietan d**o.

📂 Gainera, gerrarekin zerikusia izan zuten abadiñarren mikrobiografien dokumentua ikusgai d**o gerediaga.eus webguneko dokumentategian.


📷 Abadiñoko Udala

Ondare Jardunaldiak✅Ondarearen Europako Jardunaldien barruan hainbat ekintza prestatu ditu Gerediaga elkarteak, eskualde...
17/09/2026

Ondare Jardunaldiak

✅Ondarearen Europako Jardunaldien barruan hainbat ekintza prestatu ditu Gerediaga elkarteak, eskualdeko udalekin elkarlanean.

🔊Aurten, galtzen ari den ondarean jarriko dugu arreta, horren inguruko kezka eta ardura zabaltzeko.

✏️Eman izena: ondareabizkaia.eus

⚘ Berrizen izan gara gaur, Frankismoaren biktimak omentzeko asmoz Berrizko Udalak eta Memoriaren eta Giza Eskubideen Tal...
11/09/2026

⚘ Berrizen izan gara gaur, Frankismoaren biktimak omentzeko asmoz Berrizko Udalak eta Memoriaren eta Giza Eskubideen Taldeak antolatu duten ekitaldian.

📂 Ikerketa interesgarria ere badute martxan eta aurkezteko baliatu dute 👏🏽

📸 Dokumentategiko altxorrakPlazan entseguak egiten hasiak dira Iurretako dantzariak, hilaren 29ko San Migel egunean Dant...
09/09/2026

📸 Dokumentategiko altxorrak

Plazan entseguak egiten hasiak dira Iurretako dantzariak, hilaren 29ko San Migel egunean Dantzari-dantza herritarren aurrean eskaintzeko. Herriko ohituraren eta kulturaren sokan elkartuko dira. Gure dokumentategiko argazki honek 60 urte atzera eramango gaitu... Zeintzuk ote dira dantzariak? Zein ote da plazaren erdira ateratzera ausartu den umea?

📂Miguel Angel Astiz funtsa
🗓 1966
📍Iurretako Aita San Migel plaza

🎙 Astola PodcastAstola aldizkariko beste 5 artikulu podcast formatura egokitu ditugu. ▶️ Udako lasaitasunean, Durangalde...
30/07/2026

🎙 Astola Podcast

Astola aldizkariko beste 5 artikulu podcast formatura egokitu ditugu.

▶️ Udako lasaitasunean, Durangaldeko historian murgiltzeko aproposak 😉

🎧 Gure webean eta Ivoox plataforman daude entzungai.

📸Dokumentategiko altxorrakTourreko etapa ikusgarrien sentsazioak bizirik ditugu oraindik, eta gure dokumentategian argaz...
29/07/2026

📸Dokumentategiko altxorrak

Tourreko etapa ikusgarrien sentsazioak bizirik ditugu oraindik, eta gure dokumentategian argazki honekin egin dugu topo. KAS taldeko Txomin Perurena eta Jose Nazabal ziklistak Urkiolan gora doaz, 1975eko Vueltako 16. etapan. Aditu batek azaldu digunez, baliteke autoko gidaria Anton Barrutia izatea. Beste informaziorik baduzu, idatzi iruzkinetan 😉

📂El Aleman Doliwa funtsa (AR-EA-00614)
📍Urkiolako mendatea
📆1975

📷 Otxandioko bonbardaketako biktimen omenez ekitaldi jendetsu eta hunkigarria egin dute gaur. 90 urte joan dira, baina o...
26/07/2026

📷 Otxandioko bonbardaketako biktimen omenez ekitaldi jendetsu eta hunkigarria egin dute gaur. 90 urte joan dira, baina oroimenak bizirik dirau.

⚘ Gerediaga elkarteko ordezkariek ere parte hartu dugu lore eskaintzan.

📂 Ekitaldian zehar, gerrako haurren ikerketaren berri eman dugu ikus-entzunezko baten bidez. Oraingoz, Otxandioko 38 pertsona identifikatu ditugu.

⚘ Andikona, 1936ko uztailak 22Gaur duela 90 urte, Otxandio bonbardatu zuten faxistek, herria jaietan zelarik. 61 pertson...
22/07/2026

⚘ Andikona, 1936ko uztailak 22

Gaur duela 90 urte, Otxandio bonbardatu zuten faxistek, herria jaietan zelarik. 61 pertsona hil zituzten, eta hainbat zauritu ere bai, gehienak Andikona plazan. Orduko sarraskia irudikatzen du Santi Kapanagaren margolanak.

Gaur biktimak oroitzeko hainbat ekitaldi egongo dira Otxandion. Domekan, uztailak 26, herri omenaldia garatuko da 13:00etan.

Gerediaga elkarteak ekitaldietan parte hartzeko deia egiten du.

🚶🏾‍♀️Merioaren IbilbideaDurangaldeko historian eta antolaketa politikoan murgildu gara gaur, Merioaren Ibilbidea osatuz....
19/07/2026

🚶🏾‍♀️Merioaren Ibilbidea

Durangaldeko historian eta antolaketa politikoan murgildu gara gaur, Merioaren Ibilbidea osatuz. Foru Berriaren 500. urtemuga oroitzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak antolaturiko ibilbide historikoen barruan izan da.

Eskerrik asko bertaratuei eta gida lanak egin dituen Aritz Aranbururi ere bai.

🗓 Beste 3 aukera egongo dira ibilbidea egiteko:

• Uztailak 26, gaztelaniaz

• Irailak 20, euskaraz

• Irailak 27, gaztelaniaz

🌐 www.ibilbidehistorikoak.eus

Dirección

Larrasoloeta 3
Durango
48200

Horario de apertura

Lunes 08:00 - 15:00
Martes 08:00 - 15:00
Miércoles 08:00 - 15:00
Jueves 08:00 - 15:00
Viernes 08:00 - 15:00

Teléfono

+34946818066

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Gerediaga publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir