16/10/2026
🚴♀️💙 Elkarrekin pedalei eraginez, esklerosi anizkoitzaren alde! 💙🚴♂️
Igande honetan, urriaren 18an, Mundaiz martxan jarriko da helburu solidario baten alde! 💪
Sagrado Corazón Mundaiz Ikastetxeko IGEk XIX. Martxa Zikloturista Solidarioa antolatu du. Familian gozatzeko jardunaldia izango da, ikastetxeko ikasle eta familien parte hartzearekin eta gonbidatu berezi batekin: 🚴 Juanma Gárate.
📍 Irteera Ikastetxetik Haizearen Orraziraino, eta buelta.
🎟️ Dortsalen salmenta ikastetxean, 4 euroan.
🎁 Amaieran, parte-hartzaile guztien artean oparien zozketa egingo da!
💚 Bildutako diru guztia ADEMGIri emango zaio, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari.
ADEMGItik bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkiogu Mundaizko IGEri egindako antolakuntza bikainagatik, Sagrado Corazón Mundaiz Ikastetxeari bere inplikazioagatik, eta zozketarako opariak eman dituzten enpresa eta laguntzaile guztiei. Eskerrik asko ekimen solidario hau posible egiteagatik eta zuen ekarpena egiteagatik! 🙌
🚲 Animatu eta parte hartu! Pedalkada bakoitzak balio du.