Kaleko Afari Solidarioak

Cómo llegar

Kaleko Afari Solidarioak Kale egoeran daudenei afaria emateko talde herritarra/Voluntariado para dar cenas a personas en calle

🎬 Atzo SSIKF —Donostia International KAS Festival— ospatu genuen.Gure alfonbra gorria muntatu genuen, normalean argazkie...
20/09/2026

🎬 Atzo SSIKF —Donostia International KAS Festival— ospatu genuen.

Gure alfonbra gorria muntatu genuen, normalean argazkietan agertzen ez direnentzat. Kalean lo egiten dutenentzat. Afaria lortzeko ilara egiten dutenentzat. Baliabideetatik kanpo bizirauten dutenentzat. Instituzioak iristen ez direnean elkartasun sareak sostengatzen dituztenentzat.

Atzo argi eta garbi esan genuen. Gaur komunikatu osoa partekatzen dugu ✊🏾

Elkartasunak ere badu bere alfonbra gorria.

🎬 IRITSI DA SSIKF: San Sebastián International KAS Festival.Larunbat honetan gure alfonbra gorri propioa aterako dugu ka...
17/09/2026

🎬 IRITSI DA SSIKF: San Sebastián International KAS Festival.

Larunbat honetan gure alfonbra gorri propioa aterako dugu kalera. 🎥✨

Ekarri zure karroa, zure bokata eta existitu behar ez lukeen egoera bat salatzeko gogoa: Donostia fokuz, ekitaldiz eta glamourrez betetzen den bitartean, badira afari bat bezain oinarrizkoa den zerbait gabe geratzen diren pertsonak.

Zatoz karroarekin. 🛒✊🏽

📍 Plaza Berria / Plaza Constitución
🗓️ Irailak 17 de septiembre
⏰ 19:00

🎬 DONOSTIA ESTÁ DE CINE. PERO NO PARA TODAS.

Ven con tu carro 🛒✊🏽

🛒❤️ Atzokoa izugarria izan zen.Eskerrik asko atzo kalera atera zineten guztioi. Orgekin, poltsekin, lagunekin, familiare...
28/08/2026

🛒❤️ Atzokoa izugarria izan zen.

Eskerrik asko atzo kalera atera zineten guztioi. Orgekin, poltsekin, lagunekin, familiarekin… Donostiako kaleak elkartasunez bete genituen.

Abuztu osoan zehar, KASeko boluntariook identifikazioak, zaintza, poltsen miaketak eta isun-mehatxuak jasan ditugu, ogitartekoak banatzeagatik.

Afariak debekatu zizkiguten, espazio publikoa okupatzen genuela argudiatuta. Afariak egiteari utzi eta hiriko hainbat puntutan talde txikietan banatzen hasi ginen. Baina jazarpenak jarraitu zuen.

Bitartean, Donostiako kaleak jendez, terrazaz eta kontsumoz betetzen dira. Badirudi arazoa ez dela espazio publikoaren erabilera, baizik eta gosea duenari janaria ematen diogunok eta janaria behar duten pertsonak berak.

Baina argi dugu: ez gara geldituko.

Gure gurdi, poltsa eta ogitartekoekin kalera ateratzen jarraituko dugu. Gose den eta ogitarteko bat eskatzen digun edonori arreta ematen jarraituko dugu.

Elkartasuna ez da delitua.
Elkartasuna ez da debekatzen. ✊🏾



📸: 1-12 Marcos Alves ; 13-19 IRUTXULOKO HITZA

🚨 BERRIZ ERE, POLIZIAGaur ere, poliziak espazio publikoaren inbasioa egin ondoren, afari solidarioak ematen zituzten bol...
27/08/2026

🚨 BERRIZ ERE, POLIZIA

Gaur ere, poliziak espazio publikoaren inbasioa egin ondoren, afari solidarioak ematen zituzten bolondresak identifikatu ditu.

Ogitartekoekin zihoazen pertsonak.

Jazarpena, identifikazioa eta kontrola.

Eta bada bereziki haserretzen gaituen zerbait:

Horrela erabiltzen dira udal-baliabideak?

Hiru patruila, ogitartekoekin janaria banatzera zihoazen pertsonei bidea mozteko.

Hiru patruila. Horretarako.

Zer lotsa.

Gaur, operatiboaren arduradunak adierazi du ezin dela argazkirik atera.

Zeren beldur dira?
Egiten dutena ikusiko ote den?
Erregistratuta geratuko ote den?
Espazio publikoan gertatzen ari dena kontatuko ote dugun?

Egoera honen zentzugabekeria gero eta zailagoa da azaltzen:

❌ Afariak debekatzen dira.
❌ Ogitartekoen banaketa oztopatzen da.
❌ Boluntarioak identifikatzen dira.
❌ Gure karroak kontrolatzen dituzte.
❌ Polizia-baliabideak erabiltzen dira janaria eramatea eragozteko.
❌ Eta orain, gertatzen dena dokumentatzea ere eragozten saiatzen dira.

Eta zerbait argi utzi nahi dugu:
Ez gaituzte beldurtuko.

Hemen egoten jarraituko dugu.
Eta gertatzen dena kontatzen ere jarraituko dugu.

🛒💪🏾

⚠️ ERNE: Donostian, erosketa-orga bat eramatea susmagarri bihurtu dela dirudi.Horregatik, abuztuaren 27an, osteguna, Ald...
26/08/2026

⚠️ ERNE: Donostian, erosketa-orga bat eramatea susmagarri bihurtu dela dirudi.

Horregatik, abuztuaren 27an, osteguna, Alde Zaharra karroz (edo erosketa-poltsez) bete nahi dugu.

19:30etik 20:00etara lagunekin, familiarekin edo nahi duzunarekin paseatzera ateratzeko gonbita egiten dizugu. Erosketak egiteko karroa edo poltsa ekarri eta Alde Zaharreko kaleetatik ibili!

20:00etan Konstituzio plazan elkartuko gara denok.

Gure karroetan zer daramagun jakin nahi badute, erakutsiko diegu‼️ Ogitarteko batek ez luke jazarpena jasateko arrazoi izan behar.

📅 Abuztuak 27, osteguna
🕢 19:30–20:00 — Ibilaldia Alde Zaharretik
📍 20:00 — Konstituzio plaza

Zatoz karroarekin. Bete ditzagun kaleak. 🛒💪🏾

🚨 ADI: EROSKETAKO ORGAK DITUZTEN EMAKUMEAKDonostian, erosketa-orga bat eramatea susmagarria izaten hasi da.Ez ezer arris...
24/08/2026

🚨 ADI: EROSKETAKO ORGAK DITUZTEN EMAKUMEAK

Donostian, erosketa-orga bat eramatea susmagarria izaten hasi da.

Ez ezer arriskutsurik daramazulako.
Ez inori min egiten ari zarelako.
Goseak dagoen pertsona bati janaria eramaten egon zaitezkeelako baizik.

Udalak KASeko afariak debekatu zituenetik, elkartasuna ez da desagertu. Erakundeak iristen ari EZ diren tokietara iristen jarraitzeko antolatu da.

Eta orain ogitartekoa ematen dutenak ere identifikatu, zelatatu eta zigorrekin mehatxatzen dituzte.

Benetan hau al da eraiki nahi dugun hiri eredua?

Kaleak terrazaz, turismoaz eta kontsumoaz betetzen diren bitartean, badirudi gosea duen norbaitentzat janaria duen orga daramanarengan dagoela arazoa.

Ez dugu onartuko elkartasuna kriminalizatzea.

Eskerrik asko gorputza, denbora eta zaintzak jartzen jarraitzen duten pertsona guztiei, inor ez dadin geratu ez bakarrik ez jan gabe.

Ogitarteko bat ez baita arazoa.
Pertsona batzuk gosez egotea da arazoa. Eta beren eskubideak bermatu beharrean, laguntzen saiatzen direnak jazartzea.

🛒❤️

Ez daukagu hitzik azken aste hauetan jaso dugun babes guztia eskertzeko. ❤️KASen afariak debekatu zituztenetik, pertsona...
17/08/2026

Ez daukagu hitzik azken aste hauetan jaso dugun babes guztia eskertzeko. ❤️

KASen afariak debekatu zituztenetik, pertsona, talde, eragile eta erakunde ugarik lagundu diguzue gure mezuek Donostiako kaleetan presentzia izaten jarrai dezaten.

Mobilizazioetan, pankarten atzean, pegatinen bidez, ekimenetan, sare sozialetan, espazioak eskainiz, zuen ahotsa gehituz… Modu askotara egon zarete gurekin.

Eskerrik asko egiten dugun horretan sinesteagatik. Eskerrik asko defendatzeagatik. Eta, batez ere, gurekin batera ulertzeagatik KAS ez dela arazoa: arazoa da oraindik ere pertsona batzuek oinarrizko eskubideak bermatuta ez izatea.

Afariak debekatu zituzten. Baina ez dute KAS desagerrarazi‼️

Zuek guztiok lagundu duzuelako gure ahotsa kaleetan mantentzen. Gure mezuak hirian zehar zabaltzen. Eta batez ere, gogorarazten KASen atzean ez gaudela bakarrik.

Bihotzez, eskerrik asko. ❤️‍🩹🍲

Azken egunotan Donostiako alkateak egindako adierazpenen eta Udalak Kaleko Afari Solidarioen (KAS) afariak debekatzeko e...
14/08/2026

Azken egunotan Donostiako alkateak egindako adierazpenen eta Udalak Kaleko Afari Solidarioen (KAS) afariak debekatzeko emandako azalpenen aurrean, hainbat argibide egin nahi ditugu.

Gure ikuspegia, datuak eta azken erabaki honen inguruko kezkak jasotzen dituen komunikatua partekatzen dugu.

Abordaiaren uretan, gure pankartak ere atera ditugu.🏴‍☠️ Piratek urtero bezala, Donostia abordatu dute. Ez bakarrik hiri...
12/08/2026

Abordaiaren uretan, gure pankartak ere atera ditugu.

🏴‍☠️ Piratek urtero bezala, Donostia abordatu dute. Ez bakarrik hiria konkistatzeko jolasean, baizik eta zein hiri nahi dugun, norentzat eraikitzen ari garen eta nork duen bertan bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Aurten, KASen aldarria ere bertan izan da ✊🏽

Gero eta gehiago ikusten ari gara zer hiri eredu ari den eraikitzen: turismoa, kontsumoa eta hiriaren irudia lehenesten dituen Donostia, baina kalean bizi diren pertsonen oinarrizko beharrak eta eskubideak bigarren mailan uzten dituena.

Gosea ezkutatu beharrean, gosea eragiten duten baldintzei aurre egin behar zaie. Elkartasuna kriminalizatu beharrean, eskubideak bermatu behar dira.

KAS desagertzea nahi dugu. Baina KAS desagertzeko, ez da nahikoa afariak debekatzea. KAS beharrezkoa ez izatea lortu behar da‼️

Eskerrik asko Donostiako Piratak eta, bereziki, abordai hau posible egiteko lanean aritu zareten boluntario guztioi. Eskerrik asko zuen uretan gure aldarriari ere lekua egiteagatik. ❤️‍🔥

Donostia abordatu. Kalea, guztiona. Bizitza, guztiona.

Dirección

Donostia-San Sebastián

Horario de apertura

Lunes 20:30 - 20:50
Martes 20:30 - 20:50
Miércoles 20:30 - 20:50
Jueves 20:30 - 20:50
Viernes 20:30 - 20:50
Sábado 20:30 - 20:50
Domingo 20:30 - 20:50

Página web

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Kaleko Afari Solidarioak publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir