11/07/2025
Adinean aurrera joateri loturik gure lo kantitate eta kantitatea aldatzen dira (loaren kantitatea zein eraginkortasuna murriztuz, aldiz gaueko esnatze kopurua areagotuz, etab), baita loaren nahasmenduen izaera aldatuz eta euren prebalentzia oro har handituz eta baita bereziki loaldien apneena.
Kalitatezko loa kantitate nahikoan egitea funtsezkoa da gaur egun zein etorkizunean osasuntsu egoteko. Loaren nahasmenduek gaixotasun kardio/ zerebrobaskularrak, epilepsia eta nahasmendu kognitiboak (Alzheimerren gaitza barne) izateko arrisku aregotuarekin lotu dira. Beraz, "ongi lo egitea" ezinbestekoa da zahartzeko osasuntsu bat lortu ahal izateko.
Oro har, loaren nahasmenduen infradiagnostikoa d**o, eta zehazki, loaldien apneena, bereziki 60 urtetik gorako populazioan. CITA-Alzheimerretik proiektu bat gidatu dugu haren benetako prebalentzia aztertzeko eta pertzepzio subjektibo eta neurketa objetikoen arteko adostasuna ezagutzeko.
Ez dugu inongo adostasunik aurkitu pertzepzio subjektibo eta neurketa objektiboen artean (PAT metodologia erabiltzen duten etxean erabiltzeko gailuak erabiliz neurtuta). Emakumeek gizonezkoek baino okerrago egiten dutela lo uste dute, eta hori izan daiteke emakumezkoengan hipnotikoen gehiegizko erabileraren arrazoietako bat.
Loaldien apneak gorputz masaren indize handiagoarekin lotura dute, baita adinekoengan ere; beraz, gizentasuna ekidetea gako nagusi da bere prebentziorako. Gainera, uste da loaldien apneek arrisku kardio eta zerebrobaskularra handitu, errendimendu kognitibo okertu eta amiloide zerebralaren metaketa (Alzheimerraren gaitzaren garapenean funtsezkoa den proteina) bultzatu dezaketeela.
Ikerketa honi buruz gehiago irakurri eta jakin nahi baduzu, sartu gure blogean edo zuzenean argitalpenaren estekan: https://www.mdpi.com/2077-0383/14/8/2607
CITA-Alzhéimer-ek, ECAD-Study-ren testuinguruan, zeina Fundació Pasqual Maragall Fundazioaren Pasqual Maragall Researchers Programme beka-programak kofinantzatua baita, eta ADEY Fundazioaren laguntzarekin, saiatzen jarraituko dugu argitzen loaren nahasteen eta narriadura kognitiboaren eta, bereziki, Alzheimerren gaixotasunaren bi noranzkoko erlazioa, betiere tresna diagnostiko zorrotz, objektiboen eta populazio-mailan erraz aplikatzeko moduko aplikazioen alde eginez.