25/09/2026
⚓ ITSASONTZIA PRESTATU. BIDAIA HASTERA DOA!
IDUTZAILE DXON martxan jartzeko datak lortu ditugu! 🌊
Baina… zer da IDUTZAILE DXON?
Irakasleei zuzendutako esperientzia gamifikatua da, IDU abiapuntu hartuta, ikasgelako programazioak ikuspegi inklusiboago, irisgarriago eta malguago batetik berriro diseinatzen laguntzeko.
Eta ez da ohiko prestakuntza bat. 👀
Gaurtik aurrera izen-emateak zabalik dituzue. Gure webgunean* sartu eta inkesta betez.
*webgunearen esteka, profilean. Edota sar zaitez:
🚢 ZER AURKITUKO DUZU BIDAIA HONETAN?
📚 ITSAS ESKOLA
Dislexia eta Beste Ikaskuntza Zailtasunak, IDU (Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala) eta Ikasle Guztiontzako Plangintza - PAL (Planning for All Learners) + IDUtzailea ezagutzeko aurre-prestakuntza blokeak, Moodle-en.
🎮 ITSAS IBILBIDE GAMIFIKATUA
Teoria praktikara eramango duzu, zure programazio edo unitate didaktiko propioarekin lan eginez.
🏝️ UHARTEAK
Zure hezkuntza-metodologiaren baitan, Helburu, Ebaluazio, Metodologia eta Baliabideen inguruan hausnartuko duzu, eta IDUren ikuspegitik berrikusiko dituzu.
🧠 IKASGELARAKO APLIKAZIOA
Ezagutza ez da teorian geratzen: ikasitakoa zure benetako programazioan aplikatuko duzu.
✨ AZKEN EMAITZA
Zure programazio edo unitate didaktikoa berriro diseinatuta, ikasleen behar eta gaitasunetara egokituago eta ikuspegi inklusibo batetik.
📅 NOIZ? 2026ko azarotik hasita → 2027ko ekainera*
*zehaztasuna gure webgunean
📍 Online
👩🏫 Hezkuntza-etapa guztietako irakasle eta eragileei zuzenduta
🎟️ PLAZA MUGATUAK
💶 Abiarazte eskaintzarekin, denbora mugatuan. 50€*/formakuntza bloke bakoitza | 150€/3 blokeak!!!!!
*ohiko prezioa 80€/bloke bakoitza
Ez utzi azken unera arte. Tripulazioa osatzen ari gara. ⚓
👉 Proiektuari buruzko informazio GUZTIA — zer den, helburuak, faseak, plataformak, denboralizazioa eta parte hartzeko xehetasunak — gure webgunean aurkituko duzu.
🔗 Webgunerako esteka Instagram profileko deskribapenean.
Prest zaude bidaia hasteko?