03/06/2024
AMNESTY INTERNATIONALEKO EKINTZAILEAK BERRIRO BILDUKO DIRA ASTEAZKENEAN BILBON, MOHAMED BENHALIMAREN KASUA SALATZEKO.
Bizkaian errefuxiatuta bizi izan zen militar ohi honen deportazioa, espetxeratzea eta heriotza-zigorra salatzeko mobilizazioa hilabete bakoitzeko lehen asteazken guztietan egiten da iazko urritik
2022ko urritik hilabete bakoitzeko lehen asteazkenetan egiten duen bezala, Bilboko Amnesty Internationaleko taldea berriro bilduko da Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzak Moyua plazan duen egoitzaren aurrean, Mohamed Benhalima lankide aktibista izandakoaren kasua gogoratzeko eta salatzeko. Maiatzaren 1eko jaiegunak, kasu honetan, astebete atzeratu du protesta-ekintza, eta, beraz, arratsalde honetarako, asteazkenerako, deitu dute mobilizazioa. Ohi denez, ordu erdiko kontzentrazio isila izango da, 19:00etan hasiko dena, Chavarri jauregiko sarrera nagusiaren aurrean.
Mohamed Benhalima Aljeriako militar ohia da, armadan ustelkeria salatu ondoren bere herrialdetik ihes egin zuena. Espainiako agintariek deportatu zuten 2022ko martxoan, Aljeriako zerbitzu sekretuei entregatzeko bereziki pleitatutako hegaldi batean. Heriotza-zigorra ezarri diote eta epaiketa berrien zain d**o.
Gaur egun, isolatuta d**o, eta amaren eta abokatuaren bisitak baino ez ditu jasotzen. Bilbon antolatzen diren mobilizazioen berri du, eta horiek eskertu eta animatu egiten dute. Amnesty Internationaleko lankideen oroitzapenaz eta arretaz gain, haren kasuak giza eskubideak ikertzen, defendatzen eta sustatzen dituen nazioarteko beste erakunde baten arreta jaso du berriki, Human Rights Watchena, hain zuzen ere. Izan ere, Interpolek bere jatorrizko herrialdeetatik kanpo bizi diren pertsona kritikoen errepresio-bide gisa eta, zehazki, legez kanpoko deportazioaren adibide gisa gaizki erabili izanaren adibideen artean sartu du. Giza eskubideen aldeko erakunde arabiarrek, hala nola Alkarama Fundazioak eta Haqqi herritarren elkarteak, bat egin dute salaketarekin.
Kasuari buruzko xehetasun gehiago (erderaz) hemen: https://www.es.amnesty.org/en-que-estamos/blog/historia/articulo/mohamed-benhlima-la-historia-de-una-deportacion-vergonzosa-de-espana-a-argelia/
30.000 pertsona inguruk parte hartu dute orain arte ziberekintzan, heriotza-zigorra bertan behera gera dadin (https://www.es.amnesty.org/actua/acciones/argelia-anulen-la-condena-a-muerte-contra-un-denunciante-de-corrupcion/).
Manifestación con banderas nacionales durante una protesta contra la élite gobernante del país, en el aniversario de la revolución de 1954 contra el dominio colonial francés, en Argel, Argelia 1 de noviembre de 2019. © REUTERS/Ramzi Boudina Blog