Labayru Fundazioa

Cómo llegar Página web Contactar con la organización

Labayru Fundazioa Euskal hizkuntza eta kulturaren aldeko erakundea. Institución ligada a la lengua y cultura vasca.

-Euskera irakasteko ikastaro arautuak eskeintzen ditugu, maila eta era guztietakoak, gazte eta helduai zuzendurik.
-Era berean, aspaldiko urteetan dihardugu hiztegigintza eta gramatika arloetan ikertzen eta aztertzen.
-1985ean sortu gendun euskal hizkuntzaren itzulpen arloa: euskeratik edo euskerara itzultzea dogu bere egiteko berezia.
-Udal eta enpresa batzukaz batera jokatzen dogu helburu honi begira: euskera-erabilera planak zehaztu, bideratu eta betetzen.
-Etnografiako arloa, 1972an sortu zan Jose Miguel Barandiaranen ekimenez, etnografia ikerketak Bizkaiko lurrean garatzeko asmoaz. Departamentua etnografi g*ietako biblioteka berezi baten jabe da.
-Zehaztasun handiz ikertzen dihardugu han eta hemen, ahozko ondarearen eta etnotoponimiaren arloetan.
-Euskal biblioteka 1970ean sortua da, eta guztira 50.000 titulu inguru ditu barruan, Euskal Herriko hizkuntza, kultura edo geografia g*iak darabilezan monografia eta argitalpenak jasotzen dituenak.

-Impartimos cursos reglados para el aprendizaje de la lengua vasca en todos los niveles y modalidades, dirigidos a jóvenes y adultos.
-Así mismo, llevamos a cabo desde hace años estudios sobre el léxico y la gramática vasca.
-Desde el año 1985 disponemos de un departamento especializado en la traducción directa e inversa a la lengua vasca.
-Venimos colaborando con diferentes entidades municipales y empresas en la elaboración, puesta en marcha y ejecución de planes del uso del euskera, así como con instancias superiores de la administración pública.
-El departamento de etnografía fue creado en 1972 por Don Jose Miguel de Barandiaran para llevar a cabo investigaciones etnográficas en el área de Bizkaia. El departamento dispone de una biblioteca especializada en temas de esta disciplina.
-Llevamos a cabo estudios sistemáticos de etnotoponimia e investigaciones sobre patrimonio oral en varios municipios y mancomunidades de Bizkaia.
-La Euskal Biblioteka, creada en 1970, reúne actualmente alrededor de 50.000 títulos de monografías y publicaciones relacionadas con la lengua, la cultura o la geografía del País Vasco.

🟩 Amama maitea, zer moduz politori?… ✉️Horrela hasten da Miren Nekane de Egurenek (Bilbo, 1932) atzerritik etxera bidali...
16/10/2026

🟩 Amama maitea, zer moduz politori?… ✉️

Horrela hasten da Miren Nekane de Egurenek (Bilbo, 1932) atzerritik etxera bidalitako gutun ugarietako bat. Gerra Zibilaren osteko erbesteak eta bere ibilbide profesionalak etxetik urrun bizitzera eraman zuten, baina gutunek senideen bizitzan presente jarraitzeko aukera ematen zioten.

Duela hamarkada batzuk, komunikazioak beste erritmo batzuk zituen. Gutun bat idazteak gelditzea eskatzen zuen: zer eta zelan esan pentsatu, hitz egokiak bilatu eta, ondoren, erantzunaren zain itxaron. Gutunak ez ziren informazio hutsa; solasaldia, zaintza, oroimena eta afektuak transmititzeko lekua ere baziren.

Gaur egun, orrialde haiek euren jatorrizko funtzioa galdu badute ere, iraganeko testigantza eta erlikia familiar baliotsu bihurtu dira. Garai batean ez zeudenekin komunikatzeko balio bazuten, gaur egun haien memoriarekin konektatzeko bidea dira. 💭

Sartu gure blogean eta irakurri artikulu osoa! 👉 https://www.labayru.eus/etnografia-atalak/gutunak-hitzen-bidez-hurbil/

⬛ Las cartas: escribir para seguir estando

🔲 Letters: Nearby in words

🟤 atalean euskal kulturaren inguruko kontuak jorratzen ditugu.

💬 Faltan botatzen dituzu lehen erabiltzen genituen komunikatzeko bide analogikoak? Utzi zure iruzkina! 👇

🏹 Félix Erausquin, xabalinaren iraultzaileaZeanurin jaiotako Félix Erausquinek xabalina jaurtiketako teknika berria gara...
14/10/2026

🏹 Félix Erausquin, xabalinaren iraultzailea

Zeanurin jaiotako Félix Erausquinek xabalina jaurtiketako teknika berria garatu zuen 1950eko hamarkadan, euskal barra jaurtitzeko modua atletismora eramanez.

Bere estiloak marka harrigarriak ekarri zituen, eta Nazioarteko Federazioak (IAAF) araudia aldatu zuen teknika hori debekatzeko. Halere, Zeanuriko kirolariak historian bere lekua egin zuen bBere estiloak marka harrigarriak ekarri zituen, eta Nazioarteko Federazioak (IAAF) araudia aldatu zuen teknika hori debekatzeko. Halere, Zeanuriko kirolariak historian bere lekua egin zuen b ! 🥇

Euskal tradizioaren eta berrikuntzaren arteko lotura bitxia, zalantzarik gabe. 💫

📖 Jon Urutxurturen artikulu osoa duzue hemen irakurg*i 👉https://www.labayru.eus/etnografia-atalak/felix-erausquin-xabalinaren-iraultzailea/

🟤

🗣️  Ahoskera eta prosodia: oinarrizkoa euskararen irakaskuntzanEuskararen irakaskuntzan ahoskera eta prosodia osag*i oso...
09/10/2026

🗣️ Ahoskera eta prosodia: oinarrizkoa euskararen irakaskuntzan

Euskararen irakaskuntzan ahoskera eta prosodia osag*i oso garrantzitsuak dira: erritmoa, entonazioa, azentua… Ez da g*i erraza finkatzeko eta irakasteko, baina hizkuntzaren oinarrizko ezaugarria da.

Ikasturte hasieran gaude eta, irakasleak eskolak ematen hasi behar diren honetan, eurentzako prestakuntza saioa egin dugu g*i horretan lehenengo pausoak ematen hasteko.

💡 Gure helburua: Lehenengo pausoa kontzientzia hartzea eta trebatzen hastea da, hasierako mailetatik bertatik lantzeko asmoz. G*i honi erantzun beharra ikusten dugu eta, aurrerantzean, saio gehiago egitea aurreikusten dugu.

👇 Zer deritzozu? Zure ustez, zein da alderdirik zailena ikasgelan ahoskera lantzeko orduan? Utzi zure iritzia iruzkinetan!

Gure inguruko berriak jaso nahi badituzu, harpidetu zaitez! 👉 https://www.labayru.eus/labayrugaur/

🟩 Denporea modu generikoan adierazi gura danean, zerez kasua erabilten da: arratsaldez, gauez, egun argiz, astelehenez, ...
07/10/2026

🟩 Denporea modu generikoan adierazi gura danean, zerez kasua erabilten da: arratsaldez, gauez, egun argiz, astelehenez, jaiegunez…

Baina zehaztu ezkero, non kasua darabilgu: gaur arratsaldean, atzo gauean, aurreko astelehenean, lehengo zapatuan...

Ikusi gehiago 👉 https://gramatika.labayru.eus/gomendioak/gaur_gauez_ala_gaur_gauean

🔎 Zer egiten dugu Labayrun?Euskara eta euskal kultura ikertu, jaso, landu eta gizarteratu 🌿. Urteetan zehar, gure hizkun...
05/10/2026

🔎 Zer egiten dugu Labayrun?

Euskara eta euskal kultura ikertu, jaso, landu eta gizarteratu 🌿.

Urteetan zehar, gure hizkuntzaren eta ondarearen inguruko ezagutza bildu eta partekatzen dihardugu: hitzak, ahotsak, istorioak, ohiturak, dokumentuak eta askoz gehiago.

Izan ere, ondarea ez da iragana bakarrik. Gaurko lana ere bada, eta etorkizunerako transmisioa 🌱 .

📚 Ezagutu Labayruren lana eta proiektuak 👉 https://www.labayru.eus/

🟩  Euskal pilotaren artisauak. Negu beltza? 🪡Zer gertatuko litzateke euskal pilota egiteko eskua galtzen bada?Euskal pil...
02/10/2026

🟩 Euskal pilotaren artisauak. Negu beltza? 🪡

Zer gertatuko litzateke euskal pilota egiteko eskua galtzen bada?
Euskal pilotaren atzean ez d**o jokoa bakarrik. Pilotak, xisterak, palak, eskularruak edo xareak egiten eta konpontzen dituzten artisauek ere gure ondare immaterialaren parte dira.

Larrua, egurra, zumea, artilea… Material horiek ezagutza teknikoarekin, esperientziarekin eta urteetako ofizioarekin lantzen dituzte. Artisau gehienak erretiro-adinaren atarian daude, eta belaunaldi berrien transmisioa eten egin da. G*inera, sektorearen bideragarritasun ekonomikoa ere ez d**o bermatuta.
Ondare bizia izateko, teknika ez ezik, ofizio horretatik bizitzeko aukera ere bermatu behar da.

📖 G*izka Arangurenen erreportajea, Irakurri hemen 👉: https://www.labayru.eus/etnografia-atalak/euskal-pilotaren-artisauak-negu-beltza/

⬛ Los artesanos de la pelota vasca. ¿Futuro incierto?

🔲 The artisans of basque pelota. An uncertain future?

🟤 atalean euskal kulturaren inguruko kontuak jorratzen ditugu.

💬 "Eskerrik!" esatea nahikoa al da?❌ Ez. Euskaraz forma egokiak dira eskerrik asko, esker mila, mila esker edo esker ani...
30/09/2026

💬 "Eskerrik!" esatea nahikoa al da?

❌ Ez. Euskaraz forma egokiak dira eskerrik asko, esker mila, mila esker edo esker anitz.

Zelan erabilten dozu zuk? 👉 https://www.bizkaiera.eus/aurretik-uste-edo-espero-dogun-gertaera-bat-jazoten-danean-ez-da-egin-sartzen/

🔍 Halango zalantzak argitzeko, jo gure bioan aurkituko dozun estekara: https://www.bizkaiera.eus/

🔵 👉 atalean bizkaiera landuko da, hobeto erabilteko.

🟢 Euskerazko zerbitzuren baten bila bazabilz, sartu👇
www.labayru.eus

🗣️ Gaur goizean gure lankidea Akaitze Kamiruaga -n izango da -rentzat Bizkaiko eskualdeetako ondare erlijiosoa batzen ga...
30/09/2026

🗣️ Gaur goizean gure lankidea Akaitze Kamiruaga -n izango da -rentzat Bizkaiko eskualdeetako ondare erlijiosoa batzen gabiltzala kontatzeko. Oraingo honetan Uribe eskualdean egin dogu landa-lana. Fitxak -ko monumentuen katalogoan ikusi ahal izango dira laster.

🎙️Entzun zuzenean hemen https://guau.eus/st/euskadi-irratia

🌰 Kirikino-hesiak eta gaztainakGaur gaztaina udazkeneko jaki moduan ikusten badugu ere, mendeetan zehar garrantzi handia...
28/09/2026

🌰 Kirikino-hesiak eta gaztainak

Gaur gaztaina udazkeneko jaki moduan ikusten badugu ere, mendeetan zehar garrantzi handia izan zuen euskal baserrietako ekonomian eta nazioarteko merkataritzan.

Gaztainak biltzeko eta kontserbatzeko, basoetan egitura bereziak eraikitzen ziren: kirikino-hesiak, eskortak edo kortinak. Gaztainak morkots eta guzti gordetzen ziren bertan, animalietatik babesteko eta, aste batzuk igaro ondoren, errazago atera ahal izateko.

1503ko Enkarterriko Foruan d**o egitura horien inguruko lehen erreferentzietako bat. Eta ez ziren soilik tokian kontsumitzeko: Bilboko Atxuriko portutik Flandria eta Herbehereetara ere esportatzen ziren gaztainak. 🌰⛵

Iraganeko basoen eta bizimoduen lekuko dira gaur egun oraindik geratzen diren kirikino-hesiak, hala nola Orozkoko Irukusigietakoa, Euskal Herrian kontserbatzen den handiena.

📖 Felix Mugurutzaren artikulu osoa duzue hemen irakurg*i 👉https://www.labayru.eus/etnografia-atalak/kirikino-hesiak-eta-gaztainak/

📸 Sergio González Ahedo

🗣️ Gaur, 12:45etatik aurrera ez galdu Bizkaia Irratia. Gure lankidea den Galder Urzaa izango da bertan ikasturtearen has...
28/09/2026

🗣️ Gaur, 12:45etatik aurrera ez galdu Bizkaia Irratia. Gure lankidea den Galder Urzaa izango da bertan ikasturtearen hasieraren inguruan hitz egiteko 📒🖊️.

📻 Entzun zuzenean hemen https://bizkaiairratia.eus

Dirección

Colon De Larreategi 14
Bilbao
48001

Horario de apertura

Lunes 09:00 - 17:00
Martes 09:00 - 17:00
Miércoles 09:00 - 17:00
Jueves 09:00 - 17:00
Viernes 09:00 - 14:00

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Labayru Fundazioa publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Contactar Con La Organización

Enviar un mensaje a Labayru Fundazioa:

Atajos

Compartir