15/10/2026
Kaixo jende polita, badaukagu plana!
GURE BURUA IZENDATZEKO ARTEA.
Feminismoei, memoriei, tentsioei eta gozamen kolektiboari buruzko elkarrizketak.
Patio hau zabalik d**o!!! 🪴🌺🌻
Patioak borroka-hazitegiak izan, eta jarraitzen dute izaten. Gure amonak, amak, lehengusinak eta auzokideak elkartzen diren, eta jakituriak, kezkak, zaporeak nahiz konponbideak elkarbanatzen dituzten guneak; elkar zaintzeko, antolatzeko eta elkarrekin gozatzeko lekuak.
Espiritu hori berreskuratu nahi dugu: solasaldi hau elkar topatzeko, elkarri entzuteko, haizeberritzeko eta partekatzeko patio bihurtu.
Gozamena, samurtasuna eta desioa ere iraultza egiteko moduak direlako; lurraldeak bizitzeko eta bizitza nahi eta irudikatzen dugun moduan bizi dadin guneak elikatzeko moduak; ukatzen, isilarazten eta baztertzen gaituen sistemaren aurrean.
✨ -ren ilustrazio zoragarria.
Apunta ezazu data ahaztu ez dezazun eguneroko jaleoarekin.
🗓️ Osteguna, 2026ko urriaren 29a
⏰ 18:00etatik 20:30era
📍 Bailen kalea 1, baxua. Bilbo. Munduko Medikuak
📝 Izena emateko (plaza mugatuak): https://forms.cloud.microsoft/e/pJ15KspBik
📱 + info: 691 43 60 19
Anima zaitez! 🌈 Elkarbanaketa praktikatu eta iritsi dadila jende gehienera 😉