27/08/2026
👩🏫👨🏫 Ikasgelan sexu-indarkeriaz hitz egitea ez da beti erraza. Tresna egokiak izateak aldea eragin dezake.
“Gazteria, Indarkeria eta Sexualitatea” ikastaroak baliabideak eta gakoak eskaini dizkie hezkuntza-arloko profesionalei g*i horiei segurtasun, sentsibilitate eta erantzukizun handiagoz heltzeko.
💬 Izan ere, sexu-indarkeria prebenitzeak esan nahi du, halaber, hitz egiteko, galdetzeko, laguntzeko eta errespetuan, adostasunean eta tratu onean oinarritutako harremanak eraikitzeko aukera ematen duten hezkuntza-espazioak sortzea.
📚 Ulertzeko, prebenitzeko eta eraldatzeko prestakuntza.
🤝 Ekimen hau ez litzateke posible izango Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzarik gabe. Haien konpromisoari esker, gure lurraldean berdintasuna, indarkerien prebentzioa eta gazteen laguntza eta ahalduntzea sustatzen dituzten hezkuntza-ekintzak bultzatzen jarrai dezakegu.