Gaztedi Busturialdea

Gaztedi Busturialdea Gaur egun, eskualdeko hamazortzi herrik osatzen dute Gaztedi Busturialdea egitasmoa. INFO + https://www.gaztedibusturialdea.eus/nortzuk-gara/

💡 Busturialdeko XII. Enpresa Ideia lehiaketaren sari-banaketaren laburpen-bideoa 🎥 Busturialdeko Gazteria Zerbitzuek ant...
09/02/2026

💡 Busturialdeko XII. Enpresa Ideia lehiaketaren sari-banaketaren laburpen-bideoa 🎥

Busturialdeko Gazteria Zerbitzuek antolatutako XII. Enpresa Ideia Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia burutu zen 2025eko abenduaren 4an Busturiako BBK Kliman. Guztira, 8 proiektu aurkeztu ziren, eta 7.000 euro banatu ziren eskualdeko gazte ekintzaileei laguntzeko, enpresa-proiektu berriak abian jartzeko edo martxan daudenei bultzada emateko.

Busturialdeko gazteen artean kultura ekintzailea sustatzea eta enplegua sortzea da lehiaketaren xede nagusia.

Hauek izan ziren ideia irabazleak:

🥇ZURESKU – Egurrezko jolas tradizionalak berreskuratzen eta gaurkotzen
🥈GARILE – Gariaren kultura eta agroekologia berpizten Busturialdean
🌱 EBASZ – Basogintzako zerbitzu integralak
🐄 BIZKAIGANE – Belaunaldi-erreleboa eta ekoizpen ekologikoa

💡 Busturialdeko XII. Enpresa Ideia lehiaketaren sari-banaketaren laburpen-bideoa.Bermeoko eta Gernika-Lumoko Udaletako Gazteria Zerbitzuek, Bizkaiko Foru Al...

👥 𝗕𝗨𝗦𝗧𝗨𝗥𝗜𝗔𝗟𝗗𝗘𝗞𝗢 𝗢𝗥𝗜𝗘𝗡𝗧𝗔𝗭𝗜𝗡𝗢 𝗝𝗔𝗥𝗗𝗨𝗡𝗔𝗟𝗗𝗜𝗔𝗞 𝟮𝟬𝟮𝟱✔️ Busturialdeko gazteek zientzia, teknologia, arte eta kreatibidadearen in...
27/11/2025

👥 𝗕𝗨𝗦𝗧𝗨𝗥𝗜𝗔𝗟𝗗𝗘𝗞𝗢 𝗢𝗥𝗜𝗘𝗡𝗧𝗔𝗭𝗜𝗡𝗢 𝗝𝗔𝗥𝗗𝗨𝗡𝗔𝗟𝗗𝗜𝗔𝗞 𝟮𝟬𝟮𝟱

✔️ Busturialdeko gazteek zientzia, teknologia, arte eta kreatibidadearen inguruko orientazino eta trebakuntza jardunaldietan parte hartzen ari dira

Busturialdeko batxilergoko ikasleek zientzia, teknologia eta arte arloetan orientatzeko eta trebatzeko antolatutako jardunaldietan parte hartuko dabe gaur eta bihar. Gaur Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian burutu dira saioak eta bihar, ostera, Bermeoko Artza frontoian.

Gernika-Lumon, arlo zientifiko-teknikoari eskainitako topaketan, eskualde osoko 177 ikasle batu dira gaur goizean; 163 ikasle izango dira, barriz, Bermeon bihar (azaroak 28) izango dan arlo artistiko-sozialari buruzko jardunaldian.

Jardunaldi honeek Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaiaren eta Ajangiz, Arratzu, , Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta udalerrien artean sinatutako 𝗕𝗶𝘇𝗸𝗮𝗶𝗮 𝗚𝗮𝘇𝘁𝗲𝗮𝗸 𝗕𝘂𝘀𝘁𝘂𝗿𝗶𝗮𝗹𝗱𝗲𝗮 2025-2027 lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen dira. Hitzarmenaren helburua da udalerri horreetako gazteria arloko politika integrala ezarri, bultzatu eta garatzea.

✅ Honako zentroek parte hartuko dabe jardunaldietan:

👉 Gernika-Lumon: 42 Urduliz Bizkaia Fundación Telefónica, EHU Ingeniaritza, EHU Zientzia eta Teknologien Fakultatea, FP Tartanga, Zabalburu Ikastetxea, Lea Artibai Ikastetxea, Politeknika Txorierri eta Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia.

👉 Bermeon: IED Kunsthal Centro Superior de Diseño, ECPV (Escuela de Cine del País Vasco), EUNEIZ Universidad, Zabalburu Ikastetxea, Lea Artibai Ikastetxea eta Politeknika Txorierri.

Horrez ganera, erakusketa gune berezi batean, ikasleek goraka doazen teknologia barriak probatzeko aukera izango dabe: errealidade birtuala, beso robotikoak eta adimen artifizialeko aplikazinoak, besteak beste.

Teknologiaren arloko adituen eskutik, gazteek aukera izango dabe tresna horreek zentroek eskaintzen dabezan prestakuntza-programetan eta etorkizuneko lan-errealitatean zelan integratzen diran ulertzeko.

Proiektu honen baitan, eskualdeko DBH eta Batxilergoko gurasoei zuzendutako orientazino jardunaldiak aurreikusita d**oz 2026ko urte hasikerarako. Azoka modura egingo dan jardunaldi horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako ikasketa zentruak euren eskaintza erakutsiko dabe.

24/10/2025

🚀 Abian da 𝗕𝘂𝘀𝘁𝘂𝗿𝗶𝗮𝗹𝗱𝗲𝗸𝗼 𝗫𝗜𝗜. 𝗘𝗻𝗽𝗿𝗲𝘀𝗮 𝗜𝗱𝗲𝗶𝗮 𝗟𝗲𝗵𝗶𝗮𝗸𝗲𝘁𝗮! 💡

👥 Bizkaian erroldatutako 18-35 urteko gazteentzat

📍 Ideia Busturialdean kokatuta egon behar da

💶 7.000 € sarietan! 🙆‍♂️🙋‍♀️

📅 Epea: 2025-11-07 (14:00)

ℹ️ http://gaztedibusturialdea.eus

24/10/2025

🎯 Negozio-ideia bat duzu? Zure momentua da! 😉

📢 Zabalik d**o Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketan izena emateko epea! 🔥

👥 Bizkaian erroldatutako 18-35 urte bitarteko gazteentzat

📍 Ideia Busturialdean kokatuta egon behar da

🏆 SARIAK:

🥇 3.000 € + urtebeteko aholkularitza
🥈 2.000 € + 6 hilabeteko aholkularitza
🌱 Lehen sektoreko ideia onena: 1.000 €
🔄 Enpresa-erreleboaren sari berezia: 1.000 €

📅 Epea: 2025-11-07 (14:00ak arte)

🎁 Sari-banaketa: abenduaren 4an Urdaibain (Busturia)

ℹ️ INFO + www.gaztedibusturialdea.eus

📩 Kontaktua: [email protected] | [email protected] | [email protected]
_

🚀 Abian da 𝗕𝘂𝘀𝘁𝘂𝗿𝗶𝗮𝗹𝗱𝗲𝗸𝗼 𝗫𝗜𝗜. 𝗘𝗻𝗽𝗿𝗲𝘀𝗮 𝗜𝗱𝗲𝗶𝗮 𝗟𝗲𝗵𝗶𝗮𝗸𝗲𝘁𝗮! 💡Bizkaiko gazte ekintzaileek aukera paregabea dute euren ideiak g...
09/10/2025

🚀 Abian da 𝗕𝘂𝘀𝘁𝘂𝗿𝗶𝗮𝗹𝗱𝗲𝗸𝗼 𝗫𝗜𝗜. 𝗘𝗻𝗽𝗿𝗲𝘀𝗮 𝗜𝗱𝗲𝗶𝗮 𝗟𝗲𝗵𝗶𝗮𝗸𝗲𝘁𝗮! 💡

Bizkaiko gazte ekintzaileek aukera paregabea dute euren ideiak garatzeko eta sarituak izateko. Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria zerbitzuek, Urremendi Landa Garapen Elkartearekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketa jarri dute abian, “Lana bilatzea, Lana da” programaren baitan.

🎯 HELBURUAK
Lehiaketaren helburua da Busturialdean ekintzailetza sustatzea, gazteen ideiak bideragarri bihurtzea eta eskualdeko garapen ekonomikoa indartzea.

👥 NORI ZUZENDUTA?
Bizkaian erroldatuta dauden eta Busturialdean kokatutako enpresa-ideia bat duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteei edo gazte-taldeei. 2024an edo 2025ean sortutako enpresak ere aurkeztu daitezke, Busturialdean kokatuta badaude.

🏆 SARIAK
1. saria: 3.000 € + urtebeteko aholkularitza zerbitzua
2. saria: 2.000 € + sei hilabeteko aholkularitza zerbitzua
Lehen sektoreko ideia onena: 1.000 €
Errelebo enpresariala sustatzen duen ideia onena: 1.000 €

Sariak 2025eko abenduaren 4an banatuko dira, Busturiko Bbk Klima Urdaibain.

ℹ️ INFO +

: [email protected] – 94 617 91 58
Gautegiz Arteaga (Urremendi): [email protected] – 94 625 76 09
Gernika-Lumo: [email protected] – 94 627 02 15

Webgunea: www.gaztedibusturialdea.eus

💡 Adi,  !🚀 Badator 𝗕𝘂𝘀𝘁𝘂𝗿𝗶𝗮𝗹𝗱𝗲𝗸𝗼 𝗫𝗜𝗜. 𝗘𝗻𝗽𝗿𝗲𝘀𝗮 𝗜𝗱𝗲𝗶𝗮 𝗟𝗲𝗵𝗶𝗮𝗸𝗲𝘁𝗮!Zure enpresa-ideia Busturialdean gauzatzeko asmoa baduzu e...
03/10/2025

💡 Adi, !

🚀 Badator 𝗕𝘂𝘀𝘁𝘂𝗿𝗶𝗮𝗹𝗱𝗲𝗸𝗼 𝗫𝗜𝗜. 𝗘𝗻𝗽𝗿𝗲𝘀𝗮 𝗜𝗱𝗲𝗶𝗮 𝗟𝗲𝗵𝗶𝗮𝗸𝗲𝘁𝗮!

Zure enpresa-ideia Busturialdean gauzatzeko asmoa baduzu eta 18-35 urte bitartekoa bazara... hau da zure aukera! 🙋‍♀️🙋‍♂️

📲 Laster informazio gehiago!

👉 www.gaztedibusturialdea.eus
_

Dirección

Bermeo

Horario de Apertura

Lunes 10:00 - 20:00
Martes 10:00 - 20:00
Miércoles 10:00 - 20:00
Jueves 10:00 - 20:00
Viernes 10:00 - 15:00

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Gaztedi Busturialdea publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Compartir