03/06/2026
🌸 Bermeoko Emakumeok* elkartuko gara ostiral honetan, Kabidxen.
Elkar ezagutzeko, sareak sortzeko eta elkarrekin gozatzeko topaketa izango da. Izan ere, gure artean egoteak indartsuago egiten gaitu.
Topaketa honetan:
✨ Elkar ezagutzeko eta harremanak sendotzeko aukera izango dugu.
✨ Guretzat zaindutako espazio bat sortuko dugu, aisialdiaz gozatzeko eta egunerokotik deskonektatzeko.
✨ Espazio publikoa gure egingo dugu, askatasunez eta gure erara.
✨ Aisialdia, atsedena eta gozamena ere gure eskubideak direla aldarrikatuko dugu.
✨ Alaitasuna eta elkar zaintza erresistentzia eta ahalduntze tresna bihurtuko ditugu.
Adin, jatorri eta egoera guztietako emakumeon* artean giro atsegin eta zaindua eraikiko dugu.
💜 Gure gozamena ere erresistentzia delako, animatu eta etorri disfrutatzera!