Azpeitiko Udal Liburutegia

Cómo llegar Página web

Azpeitiko Udal Liburutegia Azpeitiko Udal Liburutegia herritar guztiei zabaldutako zerbitzu publikoa da.

📚👀 NOLA AUKERATU LIBURU(ON) BAT? 📖Dinamoa Sormen Guneak tailer interesgarri bat antolatu du Dorleta Kortazarren eskutik!...
21/10/2026

📚👀 NOLA AUKERATU LIBURU(ON) BAT? 📖

Dinamoa Sormen Guneak tailer interesgarri bat antolatu du Dorleta Kortazarren eskutik! 🎉

Zer: Haurrak liburuen mundura hurbiltzeko eta irakurtzeko zaletasuna pizteko tailerra.
Norentzat: Guraso, hezitzaile eta interesa duen edonorentzat.
Zertarako: Eskura ditugun baliabideak aztertu eta irakurgai egokiak hautatzeko aholkuak partekatzeko.

Noiz: Bi saio, bi astearteetan zehar.

Anima zaitez! Izena eman eta parte hartu! 📝

Irakurleen Txokoa martxan hasiko da berriro azaroan.LH3-LH5 bitarteko gaztetxoentzako irakurle taldea da Irakurleen Txok...
19/10/2026

Irakurleen Txokoa martxan hasiko da berriro azaroan.

LH3-LH5 bitarteko gaztetxoentzako irakurle taldea da Irakurleen Txokoa. Hilabetean behin, asteazken batez, elkartuko gara liburuak irakurri eta irakurritakoaren inguruan hausnartzeko, hitz egiteko eta jolasteko edo sortzeko.

Izena emateko epea urriaren 19tik 29ra bitartean egongo da zabalik.
Anima zaitez eta parte hartu!

2026ko Euskadi Literatura SariakAurtengo obra sarituak ezagutzera animatzen zara?📖 Euskarazko literatura: Narru gorriak,...
14/10/2026

2026ko Euskadi Literatura Sariak

Aurtengo obra sarituak ezagutzera animatzen zara?

📖 Euskarazko literatura: Narru gorriak, Ixíar Rozas-ena
📖 Euskarazko gaur eta gazte literatura: Zurtz, Yolanda Arrieta-rena
📖 Ilustrazioa: El diablo sobre ruedas, K**e Ibañez-ena

Liburu hauek liburutegian dituzu zain! 🌿

Mikel Alberdi eta Aitor Huergoren eskutik, "Isildu aurretik" poesia-liburuaren irakurketa musikatua egingo da Azpeitiko ...
13/10/2026

Mikel Alberdi eta Aitor Huergoren eskutik, "Isildu aurretik" poesia-liburuaren irakurketa musikatua egingo da Azpeitiko Udal Liburutegian.

Mikel Alberdiren "Isildu aurretik" poesia-liburuaren ibilbideari amaiera emango diote urriaren 22an Azpeitiko Udal Liburutegian egingo duten irakurketa musikatuarekin. Duela urtebete egindako aurkezpenarekin hasitako bideari bukaera emango diote ekitaldi honekin. Bertan, Mikel Alberdiren ahotsaz eta Aitor Huergoren musikaz gozatzeko aukera izango da.

Ipuin Kontaketa izango da urriak 21ean HH4-HH5eko haurrentzat Miriam Mendozaren eskutik.Aurrez izena eman behar da. Izen...
13/10/2026

Ipuin Kontaketa izango da urriak 21ean HH4-HH5eko haurrentzat Miriam Mendozaren eskutik.

Aurrez izena eman behar da. Izena emateko epea: urriak 13- urriak 20 bitartean.

Zatoz, entzun eta parte hartu!

Izena emateko: https://forms.gle/H8WRcZ38BXUiFNce8

Gaur, urriak 10, Osasun Mentalaren Munduko Eguna da eta badira 3 urte Azpeitiko Osamen Zentroarekin ospatzen dugula. Osa...
10/10/2026

Gaur, urriak 10, Osasun Mentalaren Munduko Eguna da eta badira 3 urte Azpeitiko Osamen Zentroarekin ospatzen dugula. Osasun mentalari ikusgarritasuna ematea, horri buruz hitz egitea eta guztion parte-hartzea sustatzea dira gure helburuak.
Iaz, osasun mentalari buruzko liburuen erakusketari esker, Irakurketa Erraza ezagutu zenuten. Ordutik, asteartero liburutegian elkartu, liburuak irakurri eta espazio hau topagune bihurtu duzue.
Pasa den ostegunean, ibilbide hori ospatu genuen Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarteratzeko ikasleen laguntzarekin, inklusioa eta ongizatea partekatuz.
Oraindik asko d**o egiteko, hitz egiteko eta ikasteko, baina elkarrekin ari gara bidea egiten. Eskerrik asko parte izateagatik!

Azpeitiko Udal Liburutegia

Gaur, irailak 29, Euskal komikigintza plazara ateratzeko eguna da. Irakurri euskarazko komiak eta aukera zabala duzunez,...
29/09/2026

Gaur, irailak 29, Euskal komikigintza plazara ateratzeko eguna da. Irakurri euskarazko komiak eta aukera zabala duzunez, aukeratu zurea!

4. Literatura Solasaldia badator!Urriaren 6an, berriro elkartuko gara, liburutegian oraingoan Laura Mintegiren Akabo lib...
08/09/2026

4. Literatura Solasaldia badator!

Urriaren 6an, berriro elkartuko gara, liburutegian oraingoan Laura Mintegiren Akabo liburuaren inguruan hitz egiteko. 📖💬

Eta bai, Laura Mintegi bera etorriko da! 🤩 Solasaldia Pako Aristi idazleak dinamizatuko du.

Liburua irakurri nahi? Liburutegian eskatu dezakezu 😉

Irakurri, etorri eta eman zure iritzia!
Zain izango gaituzu! 🫶

📅 Urriak 6, 18:00etan
📍 Azpeitiko Udal Liburutegian
🎙️ Laura Mintegi + Pako Aristi

Gaurtik aurrera ohiko ordutegia izango du Udal Liburutegiak.
01/09/2026

Gaurtik aurrera ohiko ordutegia izango du Udal Liburutegiak.

BERRIRO ZABALIK GAUDE!Oporren ondoren, liburutegiak berriro ireki ditu ateak. Eta abuztuak 31arte, gure ordutegia astele...
18/08/2026

BERRIRO ZABALIK GAUDE!
Oporren ondoren, liburutegiak berriro ireki ditu ateak. Eta abuztuak 31arte, gure ordutegia astelehenetik ostiralera, honako hau izango da: 08:30tik 14:00etara.
Irakurtzera, ikastera eta gure zerbitzu guztiez gozatzera etortzera gonbidatzen zaituztegu.
Poz handia dugu berriro zuekin egoteaz!

Dirección

Enparan Dorretxea, Foru Pasealekua 18
Azpeitia
20730

Horario de apertura

Lunes 09:00 - 13:00
15:30 - 20:00
Martes 09:00 - 13:00
15:30 - 20:00
Miércoles 09:00 - 13:00
15:30 - 20:00
Jueves 09:00 - 13:00
15:30 - 20:00
Viernes 09:00 - 13:00
15:30 - 20:00
Sábado 09:00 - 13:00

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Azpeitiko Udal Liburutegia publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir