Bizilore Eskola Aktiboa

Cómo llegar Página web Contactar con la organización

Bizilore Eskola Aktiboa Hazitik Hazkuntza proiektu integrala Bizilore eskolari osotasuna emango dion proiektua da.

Haurdunaldi, erditze, hazkuntza, hezkuntza, eta beste hainbat gaien inguruko hitzaldi, taller eta formazioak eskeintzen ditugu.

21/10/2026

*Biziloren, ikaskuntza bizitzatik jaiotzen da!**

Zenbat aldiz iristen dira umeak Azterretxera kanpoan aurkitutako altxor txiki bat eskuetan dutela, begiak distiratsu eta ilusioa barruan kabitu ezinik, lagunei eta bidelagunei erakusteko gogoz? ✨ Haien emozioak kutsatu egiten dira, eta aurkikuntza partekatzeko ilusioak guztion jakin-mina pizten du.

Intsektuak, mineralak, hezurdurak, animaliak… Naturan aurkitutako altxor bakoitzak galdera berriak sortzen ditu, eta elkarrekin behatzeko, aztertzeko eta ikertzeko aukera ematen digu. 🔬🐞

**Azterretxea eskolaren eta kanpoko munduaren arteko zubi zoragarria da.** Umeok eta bidelagunok elkarrekin harritzen gara, galderak egiten ditugu, ikertzen dugu eta aurkikuntza berriak egiten ditugu. Batzuetan, umeek erakusten digute bidea; beste batzuetan, guk laguntzen diegu galdera berriak sortzen. Eta bide horretan, denok ikasten dugu, elkarrekin. 💚

Biziloren, sinesten dugu ikaskuntza bizitzan bertan d**oela: harriduran, galderetan, esperientzietan eta mundua ezagutzeko dugun gogoan. **Heztea jakin-mina elikatzea da, begirada bizirik mantentzea eta mundua elkarrekin deskubritzeko ilusioa partekatzea.**

**Bizitza bera ikaskuntza bihurtzea nahi dugu, eta ikaskuntza bizitzaren parte izatea.** 🌱💚

Egunerokoan, ikasleei *entzuteak* asko laguntzen digu haien pentsatzeko modua ezagutzen: mundua nola ulertzen duten, nol...
19/10/2026

Egunerokoan, ikasleei *entzuteak* asko laguntzen digu haien pentsatzeko modua ezagutzen: mundua nola ulertzen duten, nola ikasten duten eta zerk pizten dien interesa edo kezka. Horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu ikasleei *denbora* eskaintzea; pentsatzeko, arrazoitzeko, kontraesanetan erortzeko, hausnartzeko, galderak egiteko eta eztabaidatzeko denbora.

*Ikasle bakoitzak bere bidea* egiten du, bakoitzak bere erara ulertzen eta ikasten duelako, bere estrategia propioak erabiliz. Gure egitekoa da bide horretan laguntzea, estrategia horiek garatzen eta ezagutza eraikitzen laguntzea.

Matematika mundua ulertzeko modu bat da, beste lengoaia edo hizkuntza bat. Eta, bidelagun garen heinean, hizkuntza horren oinarriak ezagutzeak ikasleen ikaskuntza-prozesua laguntzeko eta haien ezagutzak eraikitzen laguntzeko aukera ematen digu.

✨Zer da infinitua? ♾️Bi haur plastilina mozten hasi dira, eta egindako zatiak zenbatzen. Baina, bat-batean, erronka hand...
14/10/2026

✨Zer da infinitua? ♾️

Bi haur plastilina mozten hasi dira, eta egindako zatiak zenbatzen. Baina, bat-batean, erronka handitu egin da: batek mila zati egingo dituela esan du, eta besteak, berriz, infinitu! 🤔

Hortik aurrera, galderak eta elkarrizketak hasi dira.

— Zer da infinitua? —galdetu du gerturatu den haur batek.

— Zero da infinitua!
esan du beste batek.

— Zero ez da ezer… azaldu du beste haur batek.

— Eta infinitua mila baino gehiago da, asko-asko…

— mugarik edo amaierarik ez duena da infinitua… gaineratu du bidelagunak.

— Bai, infinitua! ♾️

Eta horrela, hitzen, ideien eta galderen artean, infinitua irudikatzera iritsi dira.

Hau da Biziloreko egunerokoan gertatzen diren ikaskuntzen zatitxo bat: haurrek beren jakin-minetik abiatuta, elkarri entzunez, ideiak partekatuz eta mundua ulertzeko bide berriak eraikiz sortzen dituzten une horietako bat.

Batzuetan, plastilina zati txiki bat nahikoa da pentsamendu handi bati atea irekitzeko. ✨

🎂 **Urtebetetzeen ospakizuna** ☀️Urtebetetzeak ospatzeko, familia eskolara gonbidatzen dugu, eta egun bat elkarrekin biz...
09/10/2026

🎂 **Urtebetetzeen ospakizuna** ☀️

Urtebetetzeak ospatzeko, familia eskolara gonbidatzen dugu, eta egun bat elkarrekin bizitzeko aukera izaten dugu. Familientzat une berezia da, haurraren egunerokoa gertutik ezagutzeko eta eskolako bizitza barrutik bizitzeko aukera eskaintzen duelako.

Montessori ikuspegitik inspiratutako erritual baten bidez ospatzen dugu. Zirkuluan elkartuta, eguzkia erdian jartzen dugu eta haurra haren inguruan bueltaka aritzen da. Buelta bakoitzak urte bat adierazten du, eta bitartean haren bizitzako pasarte eta oroitzapen esanguratsuak partekatzen ditugu. 🌍✨

Une berezia da haurrentzat, familiaren presentziak esanahi berezia ematen baitio. Eskola eta etxea elkartu egiten dira, eta haurra bi munduen arteko zubi bihurtzen da. ❤️

Gainera, egun horretan familiak edo haurrak berak proposatutako jarduera edo zaletasunen bat partekatzen dugu, haren interesak eta mundua eskolara ekarriz. 🌱

**Elkarrekin ospatu, elkarrekin partekatu eta elkarrekin hazi.** 💫

ESPAZIOA PENTSATU EGITEN DUGUEspazioa ez dugu besterik gabe antolatzen.Pentsatu egiten dugu.Haurren, bidelagunen eta kom...
07/10/2026

ESPAZIOA PENTSATU EGITEN DUGU

Espazioa ez dugu besterik gabe antolatzen.
Pentsatu egiten dugu.

Haurren, bidelagunen eta komunitatearen beharretara aldatzen eta egokitzen den elementu bizia da.

Zer behar du haur talde honek? Haur konkretu batek?
Zer aukera eman nahi dizkiogu?
Non aurkituko du babesa, askatasuna, jakin-mina?

Horregatik, gure espazioak irekiak, malguak eta dinamikoak dira. Jolasteko, sortzeko, mugitzeko, pentsatzeko, atseden hartzeko eta harremanak eraikitzeko aukerak eskaintzen dituzte.

Garapen-aldi bakoitzean, erreferentziazko espazioak “habia” funtzioa betetzen du: taldearen identitatea, lotura eta segurtasuna eraikitzen laguntzen duen lekua.

Eta aldi berean, adin ezberdinetako haurrak elkartzen diren espazio amankomunak ditugu: sormen gela, mugimendu gela, aroztegia, liburutegia, azterretxea, musika gela, sukaldea, kanpoalde zabala…

Espazio bakoitzak zerbait eskaintzen du.
Baina guztiek ideia bera partekatzen dute: haurrei beren lekua aurkitzeko aukera ematea.

ESPAZIOEN GARRANTZIA: I atala.*Biziloren espazioek beren garrantzia dute*, ikaskuntza ez dugulako soilik eduki edo mater...
05/10/2026

ESPAZIOEN GARRANTZIA: I atala.

*Biziloren espazioek beren garrantzia dute*, ikaskuntza ez dugulako soilik eduki edo materia akademikoen transmisioarekin lotzen. Guretzat, ikaskuntza bizitza errealeko esperientziekin, eguneroko bizipenekin eta prozesuekin ere lotzen da. **Ez ditugu ikasgaiak eta esperientzien bidezko ikaskuntzak konpartimentatzen; elkarren osagarri direla ulertzen dugu.** Horregatik, ikaskuntza modu integralean ulertzen dugu, eta espazio bakoitzak esperimentatzeko, sortzeko, egiteko eta ikasteko aukera ezberdinak eskaintzen ditu.

Horrela, Biziloren hainbat espazio tailer modura zabaltzen dira eguneko ordutegi ezberdinetan: **aroztegia, azterretxea, sormen gunea, liburutegia, mugimendu gela, sukaldea eta kanpo eremu zabala**, besteak beste. Haur eta gazteek beren egunerokoan txertatuta dituzte espazio hauek, eta bertan, esperientzien bidez ikasteaz gain, prozesuak ere ikaskuntzaren parte direla bizitzen dute. Espazio hauek, gainera, **adin aniztasunean elkarrekin egoteko eta ikasteko aukerak eskaintzen dituzte**, harremanak eta bizipen partekatuak sustatuz.

Izan ere, **espazioak ez dira ikasteko leku hutsak: espazioek ere hezten dute.**.

Biziloren, geletan  badugu kutxa berezi bat, ez da edozein kutxa.Barruan, elkarri esateko ditugun hitz politak gordetzen...
02/10/2026

Biziloren, geletan badugu kutxa berezi bat,
ez da edozein kutxa.
Barruan, elkarri esateko ditugun hitz politak gordetzen ditugu.

Astean zehar, mezuak idazten dizkiogu elkarri:
“Eskerrik asko M____ matematikan laguntzeagatik.”
“A__ zurekin sugandilak harrapatzen jolastea gustatzen zait.”
“ E______ asko lagundu didazu aste honetan. Eskerrik asko”..

Eta ostiralero… kutxa irekitzen dugu.
Mezuak irakurri, entzun, jaso eta partekatzen ditugu. Bihotza bete bete eginda bukatzen dugu astea. Txikiak diruditen hitzek…
handia egin dezakete norbaiten eguna.

Biziloren, elkarzaintzari leku berezia egiten diogu.

«Begiratzen dugunean, mundu bat zabaltzen da.»Haurrak zuhaitz baten inguruan gelditu dira.Ez d**o fitxarik, ez d**o azal...
30/09/2026

«Begiratzen dugunean, mundu bat zabaltzen da.»

Haurrak zuhaitz baten inguruan gelditu dira.
Ez d**o fitxarik, ez d**o azalpenik.
Begiratu, ukitu, galdetu eta deskubritu besterik ez.

🌿Naturak baditu ezkutuko istorioak
«Ikusten ez duguna ere hor d**o.»
Zuhaitzaren enborrean, ia ikusezin, animalia txiki bat.
Zenbat aldiz pasatzen gara haren ondotik ohartu gabe?
Naturaren behaketak arreta, pazientzia eta jakin-mina lantzen ditu.

❓Eta galderak sortzen dira
«Eta hori zer da?»
Hortik hasten da benetako ikaskuntza.
Zergatik d**o hemen?
Nola mugitzen da?
Zer jaten du?
Zergatik du kolore hori?

🤔Ez dugu beti erantzuna berehala eman behar.
Galderarekin geratzea ere ikastea da.

🏡Biziloren ingurua ikasgela bihurtzen da
Zuhaitzak, intsektuak, hostoak, lurra, eguraldia, argia…
Egunero aurrean dugun munduak aukera amaigabeak eskaintzen dizkigu behatzeko, ikertzeko eta ulertzeko.

✨«Ezagutzen duguna zaindu egiten dugu.»
Naturarekin harreman zuzena izateak ezagutza baino gehiago ematen du.
Lotura sortzen du, eta loturak zaintzeko jarrera.

Gaur egungo haur askok gero eta denbora gutxiago dute naturarekin harreman zuzena izateko. Eta gabezia hori ez da soilik ingurumen-gabezia bat: gorputzean, arretan, jakin-minean, jolasean eta munduarekin dugun harremanean ere eragiten du.

Sor ditzagun natur espazioak. Eman diezaiegun haurrei behatzeko, jolasteko eta esploratzeko denbora.

Batzuetan, haur bati eman diezaiokegun gauzarik baliotsuena ez da beste jarduera bat. Naturan egoteko denbora baizik.

Gaur goizean, jolas askean ari direla, hiru ume beldurra ematen dieten gauzak marrazten hasi dira. Agian, marrazten ari ...
28/09/2026

Gaur goizean, jolas askean ari direla, hiru ume beldurra ematen dieten gauzak marrazten hasi dira. Agian, marrazten ari diren une horretan bertan, beldur horiek pixka bat txikiago bihurtu dira.

Ondoren, beldurrak uxatzeko pozima prestatzen hasi dira.
Eta pozimaren osagaien artean… haien beldurren marrazkiak zatitu dituzte.

Zeinen ederra den haurtzaroan gertatzen den hori:
sentitzen dutenari forma ematea, forma hori eskuetan hartzea eta jolasaren bidez eraldatzea.

Beldurra ez dute ezkutatu.
Begiratu, marraztu, partekatu eta eraldatu egin dute.

Eta hor d**o jolasaren indarra.
Denbora, espazioa, askatasuna eta konfiantza eskaintzen direnean, umeek euren munduari zentzua emateko aukera aurkitzen dute.

Jolasa da hazkuntzarako bidea.

Gaur goizean, jolas askean ari direla, hiru ume beldurra ematen dieten gauzak marrazten hasi dira. Agian, marrazten ari ...
28/09/2026

Gaur goizean, jolas askean ari direla, hiru ume beldurra ematen dieten gauzak marrazten hasi dira. Agian, marrazten ari diren une horretan bertan, beldur horiek pixka bat txikiago bihurtu dira.

Ondoren, beldurrak uxatzeko pozima prestatzen hasi dira.
Eta pozimaren osagaien artean… haien beldurren marrazkiak zatitu dituzte.

Zeinen ederra den haurtzaroan gertatzen den hori:
sentitzen dutenari forma ematea, forma hori eskuetan hartzea eta jolasaren bidez eraldatzea.

Beldurra ez dute ezkutatu.
Begiratu, marraztu, partekatu eta eraldatu egin dute.

Eta hor d**o jolasaren indarra.
Denbora, espazioa, askatasuna eta konfiantza eskaintzen direnean, umeek euren munduari zentzua emateko aukera aurkitzen dute.

Jolasa da hazkuntzarako bidea.

Dirección

Altamira Auzoa 5
Azcoitia
20720

Horario de apertura

Lunes 09:00 - 13:00
Martes 09:00 - 13:00
Miércoles 09:00 - 13:00
Jueves 09:00 - 13:00
Viernes 09:00 - 13:00

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Bizilore Eskola Aktiboa publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Contactar Con La Organización

Enviar un mensaje a Bizilore Eskola Aktiboa:

Atajos

Compartir