EH Bilgune Feminista

Cómo llegar Página web Contactar con la organización

EH Bilgune Feminista Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako eragile feminista da

Territorio libre batdenontzat eta eskuragarri.Bilgune Feministako kideok euskararen biziberritze prozesua begirada femin...
06/11/2026

Territorio libre bat
denontzat eta eskuragarri.

Bilgune Feministako kideok euskararen biziberritze prozesua begirada feminista batetik hauspotzeko mintegia antolatu dugu.

Lehenik, euskara eta hizkuntzaren inguruan begirada ezberdinetatik arituko diren lau ahots izanen ditugu elkarrizketan. Horren ostean, gure artean hausnartu eta eztabaidatzeko tartea izanen dugu. Amaitzeko, bertso-ondorioak eta egunaren jasoketaren ilustrazioaren aurkezpena izanen ditugu goiza ixteko.

Zatoz abenduaren 12an Gasteizko Salburua Gizarte Etxera!

👉 eman izena biografiako linkaren bitartez.

Urriak 12, EZER EZ OSPATZEKO!Botere posizioak birpentsatu eta horiek                    desplazatzekoari gara.Herritar g...
12/10/2026

Urriak 12,
EZER EZ OSPATZEKO!

Botere posizioak birpentsatu
eta horiek desplazatzeko
ari gara.

Herritar guztientzat
bizitza eta lurrakde askeak.
Herri burujabeak!



ROJAVA AURRERA!Formakuntza egonaldiaEuskal Herriko Bilgune Feministatik, Rojavako iraultzako kideen eskutik izango dugun...
11/10/2026

ROJAVA AURRERA!
Formakuntza egonaldia

Euskal Herriko Bilgune Feministatik, Rojavako iraultzako kideen eskutik izango dugun Kurdistan eta Rojavako borrokaren inguruko formakuntza egonaldi feminista antolatu dugu.

Landuko ditugun gaiak hurrengoak izango dira; (1) Sarrera Demokrazia Modernoaren paradigmara eta bere hiru zutabeetara: demokrazia erradikala, emakumeen askapena eta ekologia soziala. (2) Kurdistango emakumeen mugimenduaren historia eta ideologia. (3) Nazioarteko ikuspegia. 

🗓 Urriaren 30, 31 eta azaroaren 1ean

📍Ziordiako Amarauna espazioan

Animatu eta izena eman biografian dagoen estekan.

[2026, UDA]⬆️⬆️⬆️⬆️⬆️Uda garaia iristeak, jai herrikoien garai betean sartzearekin batera, aldaketa nabaria dakar espazi...
24/06/2026

[2026, UDA]

⬆️⬆️⬆️⬆️⬆️

Uda garaia iristeak, jai herrikoien garai betean sartzearekin batera, aldaketa nabaria dakar espazio publikoaren erabileran; kontzertuak, herri bazkariak, gaueko aisialdiaren eskaintza zabala, eta abar. Laburrean esanda; jendez biderkatzen dira plazak.

[...]

03/06/2026

Gorputzen burujabetzaz, trantsizio feministarantz!

Gorputzen Burujabetza izenpean laugarren topaketa eguna ospatu dugu aurten.

Emozioz eta ilusioz bizi dugu gonbidatu ezin hobeekin.

Mila esker berriz ere agertu zineten guztiei eta hainbeste mimoz eta arduraz antolakuntzan parte hartu duzuenoi ere.

💗💗💗

.Topaketa

 [Sexu langileen nazioarteko eguna]Agenda feministan egun seinalatua dugu gaurkoa. Beraz, batu gaurko mobilizazioetara!💥...
02/06/2026


[Sexu langileen nazioarteko eguna]

Agenda feministan egun seinalatua dugu gaurkoa.

Beraz, batu gaurko mobilizazioetara!💥
Iruñea, 20etan udaletxe plazan.
Gasteiz, 18.30ean Koño plazan.
Donostia, 19.00etan Bulebarrean.
Bilbo, 19.00etan Arriaga plazan.

Mugimendu Feminista askotariko subjektuek osatzen dute. Horietako bakoitza posizio jakin batetik abiatzen da borrokara eta elkarrekin sistema kapitalista heteropatriarkal arrazista eta kolonialistaren aurka borrokatzen dugu.

Zapalkuntza horiek borrokatzeko eta sistemaren aurka altxatzeko baditugu egun partekatuak agenda feministan. Beste egun batzuk, aldiz, subjektu espezifikoetako ahotsak eta aldarrikapenak erdigunera ekartzekoak izaten dira, ekainaren 2a, adibidez.

Bilgune Feministatik argi diogu, putak Mugimendu Feministan nahi ditugula eta puten eskubideen aldeko borrokarekin bat egitea ezinbestekoa dela. Agendan ezinbestean sartu beharreko eguna, beraz, gaurkoa.

Sexu-lanaren kriminalizazioak eta estigmatizazioak sexu-langileen kontrako ondorioak dakartza; poliziaren jazarpena, lege murriztaileak, migrazio-politika diskriminatzaileak, jendartearen mespretxua…

Mugimendu Feministan beraz, sexu-langileen ahotsak entzunarazi nahi ditugu, haien eskubideen aldeko borroka politikoa eta soziala aitortu nahi dugu eta jendartearen aurreiritzi eta estigmei aurre egiteko tresnak martxan jarri.

Ez ditugu puten kontrako ohiu eta jarrerak onartuko asanblada eta manifestazioetan. Aliantzak eraikitzen jarraitzeko ardura hartzen dugu eta haien eskubideen defentsarekin bat egiten dugu.

SEXU LANA
LANA DA
ETA PUTENTZAKO
LAN ESKUBIDE GUZTIAK NAHI DITUGU!

Gora borroka feminista!

Maiatzak 28, Durangon.Arte eta historiaren museoan (San Agustinalde kalea, 16) .Solasaldi eta errezitaldia.Oihana AranaD...
22/05/2026

Maiatzak 28, Durangon.

Arte eta historiaren museoan (San Agustinalde kalea, 16) .

Solasaldi eta errezitaldia.

Oihana Arana
Delfi Acosta
Maria Oses

💥 Zatoz, ez galdu aukera. 💥

Badator Gorputzen Burujabetza IV. Topaketa eguna...Egitaraua kalean da!💥💥Hitzaldiak, tailerrak, bertso-saio elektronikoa...
06/05/2026

Badator Gorputzen Burujabetza IV. Topaketa eguna...

Egitaraua kalean da!💥💥
Hitzaldiak, tailerrak, bertso-saio elektronikoa...

📝 Izen ematea biografian.

[Apirilak 26]INOIZ EZ DA BERANDUBO***RA IZATEA ERABAKITZEKOBizi garen sistema heteropatriarkal kapitalista, arrazista et...
26/04/2026

[Apirilak 26]

INOIZ EZ DA BERANDU
BO***RA IZATEA ERABAKITZEKO

Bizi garen sistema heteropatriarkal kapitalista, arrazista eta kolonial honi aurre egiteko borroketara batzeko inoiz ez da berandu. Horietako bat da bo***ra izatea; heteroarauari aurre eginez, egotera behartzen gaituzten gela itxietatik atera, eta bide berriak eraiki eta desiratzea.

Etengabe desirak zalantzan jartzea, eta desirak bezala kategoria, identitatea eta generoa. Bo***ra izatea sistema heteropatriarkalari eta heteroarauari bide disidente bat irekitzeko tresna gisa ulertzen dugu. Tresna eta izateko espazio gisa. Dena zalantzan jartzea da.

Dena esaten dugunean bizitzaren dimentsio guztiez ari gara; harremanez, gorputzez, genero kategoriez, etxebizitzaz, lagunez, amesten dugun herriaz, lehentasunez. Familia nuklearrari alternatiba bat eraikitzeko bide bat da bo***ra izatea.

Norberaren erabaki indibidualez ari gara. Baina, batez ere, bide kolektiboez ari gara. Ez baitugu bo***ra izatea ulertzen ez bada kolektiboan.

Egiturak, bestelako harreman ereduak eta bizitzeko moduak ezin direlako norbanako hutsez sortu. Ezinbestean behar dira norbanako disidente ugari sisteman eragiteko subjektu izango direnak.

Gorde data 💥GoRp U tz En  BuRUjab E tza.Maiatzak 30IV. TopaketaTabakaleran.📝 Izen ematea biografian.
15/04/2026

Gorde data 💥

GoRp U tz En BuRUjab E tza.

Maiatzak 30
IV. Topaketa

Tabakaleran.

📝 Izen ematea biografian.

Dirección

Gudarien Etorbidea Z/g, Martin Ugalde Kultur Parkea
Andoain
20140

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando EH Bilgune Feminista publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Contactar Con La Organización

Enviar un mensaje a EH Bilgune Feminista:

Atajos

Compartir

Organizaciones Sin Fines De Lucro cercanos