25/09/2026
Hemen pasa den larunbatean eginiko ekitaldiaren irudi batzuk.
Usurbil 1936 elkarteko bi kidek, Gari Otamendik biola jotzen zuen bitartean, hitzartzea eskaini zuten. Garai hartako historia transmititzearen garrantzia azpimarratu zuten, berriro ezkutuan gera ez dadin, askatasunaren alde borrokatu zirenak omentzeko eta, batez ere egungo panorama kontuan hartuta, faxismoa berriro nagusitu ez dadin.
Hain zuzen, ekitaldiaren bukaeran transmisio hori denon ardura dela irudikatzeko, ikurriñaren koloreak eta bandera errepublikarrarekin egindako zoka luze bana pasarazi zen ikuslegoaren artean.
Oroimenaren soka eten ez dadin.